Xabat Illarregik irabazi du Iruritako saioa

Xabat Illarregik irabazi du Iruritako saioa –

Xabat Illarregik irabazi du Iruritako saioa

Iruritako Gizarte Bilgunea bete zuten 180 bertsozaleren aurrean aritu ziren kantuan Amaia Elizagoien Varela, Julen Zelaieta Iriarte, Xabat Illarregi Marzol, Endika Legarra Nuin eta Patxi Castillo Graciarena herenegun, Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen esanetara. 

Ofiziotan jardun ziren zortziko txikian, zortziko handian eta hamarreko txikian, jarraian ganbarako lanari ekiteko, puntu-erantzunekin eta bakarkako lanarekin. Honakoa izan zen ariketaz ariketa bertsolariek bildutako puntuazioa, eta batuketa.

Xabat Illarregik irabazi du Iruritako saioa

Xabat Illarregi gailendu zen ia ariketa guztietan, eta puntu gehien eskuratuta, Iruritako saio irabazteaz gain azaroaren 16an Tafallan jokatuko den finalaurrerako txartela lortu zuen. 

Igande honetan Los Arcos – Urantzian jokatuko da hurrengo saioa.

Xabat Illarregik irabazi du Iruritako saioa

Xabat Illarregik irabazi du Iruritako saioa