Xenpelar Dokumentazio Zentroak eginiko lanari aitortza egin dio Goikolau elkarteak

Xenpelar Dokumentazio Zentroak eginiko lanari aitortza –

Xenpelar Dokumentazio Zentroak eginiko lanari aitortza

Berriatuako Goikolau Kultur Elkarteak herriko ondarea katalogatu eta ezagutarazteko Berriatuko Herri Ondarea internet egitasmoa aurkeztu zuen apirilaren 11n Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bertan izan ziren, Iñigo Manzisidor Goikolau Elkarteko ordezkaria, Joseba Goienola Berriatuko alkatea eta Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua. XDZren lana balioan jarri nahi izan zuten antolatzaileek, Goikolau Elkarteak egin duen ibilbidean XDZ eredu izan dutelako maiz. Labayru Fundazioaren eta Ondarearen Europako Jardunaldien lana ere aitortu zuten ekitaldi berean, eta Balentin Laka eskultoreak egindako Goikolau ikur bana eman zieten omendutakoei.

Xenpelar Dokumentazio Zentroak eginiko lanari aitortza