XILABA txapelketa abiatzear da

XILABA txapelketa abiatzear da –

XILABA txapelketa abiatzear da

Uztaritzen dauka egoitza berria Bertsularien Lagunak elkarteak, eta bertan aurkeztu dute aurtengo Xiberuako, Baxenafarroako eta Lapurdiko XILABA txapelketa. 

Lehiaketa azaroaren 8an abiatuko da Bidarten, eta finala urtarrilaren 31n izango da Donibane Lohizuneko Jai-Alai pilotalekuan. Sarrera guziak bertsosarrerak.eus webgunean eta lekuan berean erosi ahalko dira.

Txapelketak hautaturiko leloak, ‘Bideek bide’, eginiko ibilbideari aipamen eginen dio.

24 bertsolarik parte hartuko dute aurtengo Xilaban, eta horien artean ez dira ez Amets Arzalluz eta ez Sustrai Colina izango. 

Honakoak izango dira saioak:

LEHEN FASEA

  • Azaroak 8. Bidarte. Maddi Ane Txoperena, Oier Urreizti, Aitor Servier, Elixabet Etxandi, Nahia Sasco, Karlos Aizpurua. 
  • Azaroak 15. Domintxaine. Xermin Camblong, Haira Aizpurua, Miren Artetxe, Josu Txoperena, Joanes Etxebarria, Haize Lekuona.
  • Azaroak 22. Ainhoa. Battitt Crouspeyre, Johaine Saraillet, Mizel Mateo, Ramuntxo Christy, Patxi Hiriart, Xan Alkhat.
  • Azaroak 30. Ligi. Irantzu Idoate, Beñat Larrori, Maddalen Arzallus, Pettan Prebende, Bittor Thikoipe, Irati Alcantarilla.

BIGARREN FASEA

  • Abenduak 6. Aiherra. Bidarteko irabazlea, Ligiko irabazlea, puntuazioz hirugarrena, puntuazioz seigarrena, puntuazioz bederatzigarrena, puntuazioz hamabigarrena.
  • Abenduak 13. Muskildi. Domintxaineko irabazlea, puntuazioz lehena, puntuazioz laugarrena, puntuazioz zazpigarrena, puntuazioz hamargarrena, puntuazioz hamahirugarrena.
  • Abenduak 21. Hiriburu. Ainhoako irabazlea, puntuazioz bigarrena, puntuazioz bosgarrena, puntuazioz zortzigarrena, puntuazioz hamaikagarrena, puntuazioz hamalaugarrena.

FINAL AITZINEKOAK

  • Urtarrilak 10. Baigorri. Muskildiko irabazlea, puntuazioz lehena, puntuazioz hirugarrena, puntuazioz bosgarrena, puntuazioz zazpigarrena, puntuazioz bederatzigarrena.
  • Urtarrilak 17. Bardoze. Aiherrako irabazlea, Hiriburuko irabazlea, puntuazioz bigarrena, puntuazioz laugarrena, puntuazioz seigarrena, puntuazioz zortzigarrena.

FINALA

  • Urtarrilak 31. Donibane Lohizune. Baigorriko irabazlea, Bardozeko irabazlea, puntuazioz lehena, puntuazioz bigarrena, puntuazioz hirugarrena, puntuazioz laugarrena.
XILABA txapelketa abiatzear da