Zabaldu da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea
Zabaldu da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea –

Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenaren arabera, aurten ere, iaz bezala, bi kanporaketa jokatuko dira egun berean: martxoaren 13an, Doneztebeko Herrigunean eta Iruñean, elkartearen egoitzan.
Sailkapen saioetan honakoa izanen da egin beharreko lana:
- Lau oinak emanda bina bertso osatu.
- Koplatan gai orokorra emanda 10 minutu osatu arte.
- Bukaera emanda bertso bana osatu.
Finalak, aldiz, bi fase izanen ditu:
Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana:
- Lau oinak emanda bertso bana osatu.
- Bukaera emanda bertso bana osatu.
- Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu.
- Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu.
Ondoren, bigarren fasera sailkatutako bertsolariek honako lan hauek egin beharko dituzte:
- Zortziko txikian, ofizioka, bina bertso.
- Ganbarako lana:
- Puntu bati erantzunez bertso bat.
- Gaia emanda bertso bat.
Txapelketan izena emateko honako galdetegia bete beharko dute parte hartzaileek, martxoaren 12a baino lehen.
Finala apirilaren 17an jokatuko da, Leitzan.

