Ekhiñe Zapiain

Ekhiñe Zapiain

Hiru bertsolari nafar

2024-09-04

Azken hilabeteetan Miren Artetxerekin batera aritu naiz Nafarroako bertso-eskoletan hiztun berriek dituzten bizipenei segika; bertso-eskoletako datuak aztertu eta Nafarroako gune soziolinguistiko ezberdinetako bertso munduko lagunen diskurtsoak aditzen (eta geure aurreiritzi propioak identifikatu eta deseraikitzen). Ez naiz luzatuko lan horretan aurkitu ditugun gakoak aipatzen, baina bide zinez interesgarria izan da. Kontuak kontu, erran gisan, irakaspen prozesu ederra izan da geuretzat. Batzuetan gertatzen da zerbait ezagutzen duzunean gero ezin dituzula gauzak lehengo perspektibatik begiratu (eta eskerrak), eta niri honekin horrelako zerbait gertatu zaidala uste dut.

Arrano

2024-08-05

Ez nuen sekula pentsatuko blog hau aprobetxatuko nuenik urteetan gure lantoki (eta bizitoki) izan den Arranori buruz hitz egiteko; gaur baina, zeri buruz idatzi hausnarrean nenbilela eta hemen zenbait gogoeta plazaratzeko ohitura hartu dudan honetan, konturatu naiz Lesakako Arrano Ostatuak eta nire bertso-ibilbideak izan duten lotura estua partekatzeko aukera aprobetxatu beharrekoa zela.

Juxta

2024-06-24

Orain dela gutxi ikasi dut teaser eta trailer hitzak ez direla sinonimoak. Biak ala biak dira ikus-entzunezko bat estreinatu aitzinetik sortu eta jakin-minera eta emoziora heltzea asmo duten  aurrerakinak; lehendabizikoa baina, motzagoa eta orokorragoa omen da, eta bigarrenak xehetasun gehiagoko ikuspegia eskaintzen omen du tramaren eta pertsonaien inguruan. Kontuak kontu, aldizkari honen udako alean izanen dugun erreportai baten teaser edo trailerra izatea du xede hurrengo testuak. Ez dakit motza ala zehatza izanen den. Aurrerapen bat, bertzerik gabe, zuek erabaki zein motatakoa.

Gernika

2024-05-27

Iazko urte bukaeran Zaballako espetxean izan nintzen kantuan. Badakit ez zela bertan egiten zen lehen bertso saioa. Are, azken hilabeteetan ekimen kultural pila bat egin dituzte bertan; antzerkiak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, bertso saioak… baina niretzako lehendabizikoa izan zen espetxean kantuan. Ez dakit lehen aldiek beti dakarten xarma berezi bat ala horrela etiketatzen ditugun nahigabe. Dena dela, niretzako lehen aldi berezia izan zen, eta hargatik, bizitu nuenaren lekukotza uzteko premia sortu zait urte erdi beranduago.

Dena aldatzen da...

2024-04-25

Dena aldatzen da... - [caption id="attachment_57813" align="aligncenter" width="1180"] Franki baserria udaberrian[/caption] Julio Numhauser autore txiletarrak Suedian erbestean zegoela idatzi eta grabatu zuen Todo Cambia abestia 1982. urtean. Azkenerako ez zuen [...]