[Ijitoak] Bertso berriak, Txirritak jarriak
Bertso berriak Txirritak jarriak –
1 Esplikatzera nua kontuak ijito jende oienak, nola diraden gure artian gertatu izan diranak; alperrak edo mozkorrak dira, erdi lapurrak geienak, okasiyua ta eskandalua faltatutzen etzaienak.
2 Beren asto ta zakur eta ume emen dabiltza jai ta aste; mikeletiak iñoiz aurrian atera izandu dituzte, berak baño len ostera etorri ta persegitzen gaituzte; beste olako naziyorik bat iñon danik eztet uste.
3 Beren asto ta zakur eta ume dabiltza juan-etorriyan, emakumiak lasto-pretesto kasikan larru gerriyan; gizonak berriz mozketa-aitzaki beren aizturrak gerriyan, siñalien bat utziko dute sartzen badira erriyan.
4 Emakumiak aurrak artuta eskera dijoazenian: «Etxeko andre, limosnatxo bat Jainkuaren izenian!» Ofrezimentu luzia baño errezo motza azkenian, gauza guziyak gero berentzat iñor bistan eztanian.
5 Kojitutako aberiakin nola nai duten jokatu, emen ostu ta aruntz eraman, an saldu edo trukatu; anguak berriz onuntz ekarri, jabiak ezin topatu; kontu garbiya nai duenak ez ijituakin tratatu.
6 Ijituetan gutxi izaten dirade berriz antzuak, naturalezaz kasta gogorrak ta gañera umetsuak; bizkarrian bat, tripan bestia, aldamenetan batzuak, sall galantakin ikusten dira dabiltzala geientsuak.
7 Usandutako okelak jaten dira pare gabekuak, anima salbo zakur gosiak diraden bezelakuak; naiz izan usteldu ta lurpian luzaro egondakuak, istimatutzat daramazkite oriyek orrelakuak.
8 Sasiyetako oialak eta ollo kojitzen atsuak, ta kalietan poltsak miatzen dabiltza mutill gaiztuak; gizonak berriz mendiyetatik biorrak eta astuak, gauza gozorik senti badute azkar erantxi eskuak.
9 Asolbiziyo biarrik ere ezta izaten oiekin, fakultadia Aita Santuak ainbat badute berekin; naiz aide izan ezkontzen dira alkar nai dutenarekin, orretarako gazterik pronto naiz dotriñarik ez jakin.
10 Kontraturako ere eztute eskribauaren biarrik, kastuban zertan ibilli biar du txorakeriyan alperrik? Naiz aide igual ezkontzen dira, igual oriyek bakarrik; bodetarako ardua bada ezta besteren biarrik.
11 Neska-mutillak tokatzen bada berentzat elkar artzia, zelebre diran kontuak ortan ere badarabiltzia: buruaz gora botako dute autsi dedilla eltzia, zenbat puska egiñ ainbeste urteko ejituen ezkontzia.
12 Etxe, karrera, ola, telleri legorrak dauden tokira, jeneralian gauetarako erretiatutzen dira; atentziyuan egon izan naiz nola dabiltzan begira, eztute onik asarretu ta purrukatzen ez badira. |