Txakurra nahi dut

Txakurra nahi dut –

Doinua: Astoa ikusi nuen

 

Ama txakurra nahi det

mesedez erosi

nik ondo zainduko det

begira ikusi

zertarako da txakurra

bakarrik da hesi

bigarren egunean

ingo dezu utzi.

 

Kotxea harturikan

dendara goaz gu

denda barruan iada

aukera daukagu

zakur marroi handia

zaunkaka ari zaigu

asko gustatu eta

bera daramagu.

 

Aste bat berarekin

nazkatuta gaude

amak esan zuen ta

arrazoia alde

txakutxoa zaintzeak

ez du ihesbide

aukera etzan ona

damututa gaude.

 

Aner Ochotorena Esnaola (9 urte)

 

Txakurra nahi dut
Lum3n
Txakurra nahi dut