[Ziegatik bertsotan III] Joakin Arregi

Joakin Arregi –

Zalantza batzuk izan dizkiat bertso sorta hautatzeko unean. Azkenean txoko batean gordeta neukan koaderno batean hauek topatu ditut. Nahiko intimoak dira, eta une oso berezian idatzitakoak. Euskal Herrira itzultzeko erabakia hartu ondoren  eta zalantzez beteta nengoela osatutakoak. Avila mendikatera ematen nituen itzulietan inspiratutako bertsoak dira. Venezuelan idatzitako azkenak hain zuzen, 2005an.

Joakin Arregi

 

KARIBEN ETA KANTAURIN AMETS BAT DABIL ITZULIKA

   

Doinua: Habanera

 

1

2

3

pentsamenduak askatuz

egunsentia sentituz

irudikatuz Kantauri

ametsetan nire kabuz

biziki egin dut Uuupa!

partekatzen dut Karibe

izan nahiko nuken hori

ohartuz bart egindako

bizi naizen prozesuan

hemendik dezaket ikus

ametsa ez dela buka

biak ditut parekide

ez nadin gelditu behintzat

sarri etortzen zaidana

ziaboga bakoitzean

ez amestearen damuz

ezin dezaket izkuta

olatuak nahasten dire

zergatik gaude lotuta

horrela entzun dut Avila

eta joan-etorri horrek

ezartzen  diguten arauz?

mendikateko turuta

ditu hainbat zehar-bide

burura berez datorren

sormenaren zukutik

biak gertu biak urrun

ametsa ezin da inaus

ai! zer nolako zurrupa

ametsaren ibilbide

ametsa bideratuta

desioa ta aukera

guneak eta uneak

ibili gintezke taxuz

biak batera batuta

gogoetaren partaide

ta nahiz egunerokoan

irlatik irlara doa

fantasiaren mugetan

partekatu hainbat lapsus

fantasiaren txalupa

dena delako posible

amesten jarraituko dut

libre dabilen ametsak

itsasotik itsasora

bizi naizela pentsatuz

berezko indarra du ta

ametsa hor dabil libre

     
     

4

5

6

helduleku dut ametsa

Karibe eta Kantauri

desiorik isilenak

nire inguru txikian

bertsotan ditut uztartu

hitza hartuko balute

nire baitan jarduteko

denbora pasatu ala

sumendiaren ahoan

bakartien lubakian

egin direnak zuztartu

zenbat txinparta ta sute

egon ninteke_ilargian

iheskorra den ametsak

agertzen diren figurak

egon ninteke ekian

bizi grina dit indartu

biko forma hartzen dute

hertz guztiak arakatuz

bideko nekeak ez du

dosi txikian ttanttaka

sormenaren aitzakian

itxaropena lokartu

marraztuak urtez urte

bizitza irudikatuz

nahiz batzuetan  hodeitsu

jakinik denak daukala

ametsaren antzokian

egoten dela ohartu

gabezi hainbat bertute

aztarnak egon daitezen

eta agian denborak

planetan ez dago ezer

bidegurutze_egokian

pentsamendua zahartu

amets librearen truke

bertsoak ez du mugarik

bizipenen arabera

Ta_ortzadarraren zubiak

unibertso irekian

zintzo behar dut hitzartu

lorratza sortuko luke

ametsa dabilelako

nire zuhaitz bikoitza

ametsaren gorenean

berak nahi duen tokian

Jada_ezin dela bakartu

ikustea nahiko nuke

 

 

 

 

 

 

 

 

   

 

 

 

7

8

9

Kantauri zai egon arren

 ta nola biluztu naizen

 metaforaz metafora

Karibe ezin dut utzi

 sentitzen nuen bezela

 burua nola kokatu

nagoen tokian biak

 Chavez aipatzea ere

 nahiz ulertuko dutenak

jartzen didate biluzi

 uste dut zilegi dela

 izanagatik lau katu

bi hamarkada ta erdi

 bizitza markatu didan

 bihotzari mintzatzea

ez da ta denbora gutxi

 erreferentzi itzela

 ezin zaio debekatu

punttuz punttu josi dena

 bera defenditzen inoiz

 berdinketa ezin hautsi

orain ba nik nola hautsi

 ez naiz izango epela

 nahiz ta partida jokatu

behar izan dutenean

 sinesgarritasuna du

 zalantzak hor segitzen du

zenbat maitasun igurtzi

 idatziko dut honela

 ametsa ez da bukatu

jakinmina duenari

 eta iraungitze data

 egoera berezi hau

nahi nioke erakutsi

 ez da iritsiko bela

 bertsoak dit orekatu

gelditzen zaiten bidean

 han dago Euskal Herria

 Karibe eta Kantauri

baietz ametsari eutsi

 ta hemen Venezuela

 unez une partekatu

bizitzari bezalaxe

 berdin zait, bakarrik dakit

 bitatik edan nahi nuke

nire oroimin ta guzi

 “chavista” izango naizela

 ametsetan biak batu

 

           Joakin Arregi Goenaga “Txe”

Caracasen, 2005

Joakin Arregi
Joakin Arregi