Abel Enbeita –
Seigarren galeria

1 Abendua hasi ta urtarrila gero zulo hontan sartuta gaude egunero Otsailak ere agur zer al dator gero? Juez hauen asmoak somatu ezkero ezer berririk asko nolatan espero.
|
3 Seigarren zenbakia gure “galeria” hirugarren pisuan “ziega” ileria ehun lagun hirunaka dena gazteria bakoitza zenbaki bat hau da miseria…! Abereak al gara? Dirudi feria. |
5 Goizetan itxartuta begiak leihora gero haizea hartzen denok patiora. Goguak ihes dagi geure ilusiora bizitzak beti behar luken baliora baina horma hauekin nor joan inora. |
2 Tartean izan dira hamaika egun latz azaltzea zaila da bertsoetan zehatz gorputz findu hauetan makina bat akats askatasunarekin ez gaude aberats etorkizuna berriz burni tartean baltz.
|
4 Ehun lagun batera ta ehun ta bat jenio batzuetan aingeru gero demonio lagunik jatorrena edo arerio besteen arrazoiak gutxitan balio anarkismoak bere hazia dario. |
6 Egoera honetan ehun euskaldun gazte denok anaiak eta zenbat buru hauste Ordu batzuek alai beste asko triste… Jasan behar dugunik beste horrenbeste…! askatasuna ginan ta preso gaituzte.
|
1981-03-13 Carabanchel