Atxuriko bertso saioan izan gara

Atxuriko bertso saioan izan gara –

Bilbo Hiria irratitik.


Atxuriko bertso saioan izan gara

Euskararen astea antolatu zuen abendu hasieran Atxuriko Jai Batzordeak eta, besteak beste, abenduaren 4an bertso afaria izan zuten 11SU elkartearen lonjan. Enkarnazio kalean dagoen auzotarren ekimen honetan, besteak beste, etorkinek eurek sortutako Marmita taldeak ostegunero afariak prestatzen ditu eta auzo euskaltegia egiten dute astean behin, A0 mailako hastapen edo harrera bat euskarara hurbiltzeko, euskaltegira egunero joateko aukerarik ez dutenentzat. Maite Sarasola eta Eneko Abasolo, Abarkas, izan ziren bertsotan eta Jabi Zabala irratikideak jarri zituen gaiak. Bertsolariek girotu zuten afalostea eta halaxe joan zitzaien afalostea, lokal prekario eta hotza bertso sortaz epelduta.

Atxuriko bertso saioan izan gara