Behialako egun batez: Xenpelar

2017-01-21

Xenpelar

Xenpelar

Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen mundura Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar bertsolaria, 1835eko urtarrilaren 13an. XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat jotzen da Xenpelar, eta bere bertso jarriak denboran gorde eta hedatu dira euskaldun belaunaldiotan, horietako asko famatuak dira, kantu ezagunak bihurtuta. Bertsoekin batera, bertsoetarako doinu ugari asmatu zituen (Ia guriak egin du, Pasaiako herritik, Iparragirre abila dela…). Nafarreri edo baztanga gaitzak hartuta zendu zen 1869. urtean.

Bilboko Hiria irratiak irratsaio egin du Xenpelar ardatz hartuta.

Xenpelar