Bertso guztien habia, Mungia

2017-01-22

Bertso guztien habia

Nontzeberri atarian aurkitu dugu sarrera hau.

………………………………………………………………………………

 

Bertso guztien habia

 

Bertso guztien habiaTaket Bertso Eskolako kideek eta Mungialdeko musikari eta taldeek (herriko trikitilariak, rockeroak, musika eskolako musikariak, Taberna Ibiltaria, Itziarren semeak, Belako, Rafa Rueda, Nohizean Behin, Kherau…) Bertso guztien habia izeneko diskoa ondu dute. Bederatzi kanta eta esker bertso bat dakartza lan honek.

Herriko bertsolarien eta musikarien arteko lotura estutzea, elkarlana indartzea eta lekuko sormen-potentziala ikusaraztea izan dira proiektuaren oinarriak.

Bertako sustatzaileek honako testua ipini dute liburuaren hasieran: “Mungialdeko musikarien eta bertsolarien elkarlana indartzeko eta ikusarazteko proiektua duzu disko hau. Taket Bertso Eskolako kideek gaia emanda sortutako bertsoak dira hemen dakarguzanak, bertso-eskolan, etxean, lanean, kotxean… pentsatu, kantatu zein jasotakoak. Taldeka asmatutakoak dira bertso batzuk, ofizioan sortutakoak beste batzuk, eta badaude bakarka ekarritakoak ere. Bertso-eskolako askotariko kideek parte hartu dute proiektu honetan: umeek, gazteek, gazte usteko zahartuek, hasi barriek eta luzaro ekin izan deutsenek. Mungialdeko musikariek ipini edo moldatu dizkiete doinuak berbei eta grabatu eta editatu ere Mungian bertan egin da disko hau. Bukaera aldean, Mungialdeko irudi-aditu eta sortzaileak sortu ditu azalerako eta liburuxka honetarako irudiak, berak atondu ditu irudi eta testuak. Halan da ze, bertatik bertara egindako lanaren emaitza da hau, gai, estilo, neurri, doinu… askotariko bertso musikatuakaz osatutako diskoa, made in Mungia.”

Bertso guztien habia