Bertsolaritzaren harrobia, sendo

Bertsolaritzaren harrobia, sendo –

Aintzina Monasterio Maguregi, Busturialdeko Hitzan.


Beste urte batez, Busturialdeko ehunka ikaslek parte hartu dute bertso idatzien lehiaketan.

35. Garriko Eguna eta 25. Bertsolaritzen bat eginda, eskualdeko ume eta gaztetxoei zuzendutako bertso idatzien sariketaren finala jokatu zuten atzo (apirilak 30), Muxikako Ariatzako Eskolan.

Bertsolaritzaren harrobia, sendo

Beste urte batez, Busturialdeko ehunka ikaslek parte hartu dute bertso idatzien lehiaketan. Muxikako Urretxindorra Eskolako, Arratzuko Barrutia Herri Ikastetxeko, Busturiko JM Uzelai Eskolako, Gautegiz Arteagako Montorre Eskolako, Mundakako Eskolako, Gernika-Lumoko Allende Salazar Herri Ikastetxeko, Mertzede Herri Ikastetxeko, San Fidel Ikastolako eta Seber Altube Ikastolako, Bermeoko Eleizalde Ikastolako, Barrutialde BHI-ko eta Gernika BHI-ko ikasleek parte hartu dute lehiaketan. Idoia Anzorandia, Ander Elortegi eta Koldo Gezuraga irakasleekin lantzen dute bertsolaritza euren ikastetxeetan, eta horiek izan dira lehiaketaren koordinatzaileak.

Bertsolaritzaren harrobia, sendo

Hain zuzen ere, “120 ikasle inguruk” gainditu zuten ikastetxeetan jokatutako sailkapen-fasea, eta atzo 91 ikasle Ariatzako eskolan aritu ziren bertsoak idazten, 11:00etan hasita. Horiek lanak amaituta, eta sari banaketa ekitaldia hasi aurretik, Janire Arrizabalaga, Haizea Telleria, June Diaz eta Kelmene Abaitua bertsolari gazteen bat-bateko saioa “dotoreagaz” gozatu zuten ume, gaztetxo zein guraso eta senitartekoek.

Bertsolaritzaren harrobia, sendo

Hiru maila. 13:00ak aldera banatu zituzten sariak. A mailan 67 ikasle egon ziren, B mailan hamalau eta D mailan hamar. Epaimahaikoen berbetan, irabazleak aukeratzeko nahikoa lan eduki zuten, ume eta gaztetxoek “lan politak” aurkeztu baitzituzten.

A mailakoek “Domeka” gaiari buruzko bi kopla egin zituzten. Barrutia Eskolako Aitor Unamuno izan zen maila horretako irabazlea, eta Seber Altubeko Eneko Enbeita eta Aitzol Alkain sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

“Zuzendaritzako ate azpitik gutun anonimo bat sartu duzu” izan zen B mailakoen gaia. Gutun horretan idatzitakoa kontatu zuten bi bertsotan. Eider Fernandez bermeotarrak (Eleizalde Ikastola) irabazi zuen; Gautegiz Arteagako Ekhi Urrutxua (Barrutialde) sailkatu zen bigarren eta Gernika-Lumoko Beñat Enbeita (Seber Altube) hirugarren.

Bertsolaritzaren harrobia, sendo

D mailakoen gaia, ostera, honakoa izan zen: “Mobillean argazki bat jaso duzu eta irribarre bat irten zaizu”. Hiru bertso idatzi behar izan zituzten. Abodi Del Val natxituarra (Gernika BHI) izan zen maila horretako irabazlea, eta Amaia Zabala foruarra (Seber Altube) eta Garazi Undabarrena mendatarra (Gernika BHI) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Bertsolaritzaren harrobia, sendo

Hiru kategorietako irabazleek euren kopla eta bertso idatziak kantatu zituzten.

Era berean, sei aipamen berezi egon ziren: Inar Mujika (Eleizalde Ikastola), Ekain Arrien (Eleizalde Ikastola), Malen Pertika (Eleizalde Ikastola), Amaiur Olabarria (Seber Altube), Laia Oleaga (Seber Altube) eta Irati Zelaia (Seber Altube). Era berean, ekitaldia amaitu aurretik, zozketa egin zuten, eta sei sari banatu zituzten.

“Giro ona eta jendetsua egon zen Ariatzako plazan, batzuen ustez, santakurtze jaietan baino jende gehiago. Hurrengorako aparkaleku berriren bat edo asmatu beharko da. Muxikako eta Mendatako alkateak ere han izan genituen eta baita ere Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria”, azaldu dute Garriko Bertso Eskolako kideek.

Datorren urtean Mendatan egingo dute lehiaketa. “Bi lehiaketak batuta, pandemia ostean erabaki zen berriro ere bertsoak berton egitea. Aurten Muxikara etorri dira, eta datorren urtean Mendatara joango dira. Bertsoen inguruan segituko dugu irakasleekin jolasten eta gozatzen”.

Antolatzaileek Muxikako eta Mendatako udalei eskerrak eman zizkieten, “erraztasun denak ematearren”, bai eta ikasleei, gurasoei, Bizkaiko Bertsozale Elkarteari, eskoletako eta ikastoletako irakasleei zein koordinazio lanetan aritu direnei, agendak eta boligrafoak oparitu zizkien BBKri eta Atxelipe Elkartean laguntzen ibili zirenei ere.

Bertsolaritzaren harrobia, sendo Bertsolaritzaren harrobia, sendo