Ikasleen bertsoak etxetik irakurgai

Ikasleen bertsoak etxetik irakurgai –

Maxixatzen hedabidetik hartua.


Floreaga Ikastetxeko 103 ikaslek parte hartu dute ikasturte honetan Gu ere bertsotan ekimenean. Urtero bezala, Baztartxoko oholtzan egindako sortak abestea zuten helburu, baina osasun krisiak eraginda ezinezkoa izango da. Herritarrei gelako lanak erakutsi asmoz, sarean jarri dituzte irakurgai. 

Ikasleen bertsoak etxetik irakurgai

 

Gu ere bertsotan proiektua, ikastetxeetan, ikas orduetan bertsolaritza lantzeko proiektua da. Aurten, Floreaga Ikastetxeko LH 5 eta LH 6 mailetako ikasleek parte hartu dute ekimenean, eta urtero bezala, eskolan landutako bertsoak Baztartxoko oholtzan abestea zuten helburu. Ordea, koronabirusaren krisia dela-eta ezin izango dute hori gauzatu ikasturte honetan. Ondorioz, “ikasturtean zehar ikasgelan egindako lana plazaratzeko eta ikasleen motibazioan eragiteko”, saretik herritarrei erakustea erabaki dute arduradunek. Guztira, 103 lagunek parte hartu dute, lau taldetan banatuta.

Jarraian ikasleen bertso sortak irakurtzeko loturak:  6Ako ikasleenak “Gure maskotakgaiarekin eta 6Bko ikasleenak “Azkoitia gaiarekin. Bertsoak binaka sortu dituzte.

Gu ere bertsotan Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak elkarlanean aurrera daramaten proiektua da, eta Floreagan, 2004-2005 ikasturtean hasi ziren lantzen. Helburua da, ikastetxeetan, ikas orduetan, bertsolaritza jorratzea. Irati Artetxe da Gu ere bertsolari proiektuko irakaslea, eta hura aritu da gaztetxoenekin bertsoak osatzen eskola orduetan, Floreagako Mailu Irizar euskara irakaslearen laguntzaz.

Euskal Herri mailan garatzen den proiektua da, bereziki, hirugarren ziklora bideratuta dago: LH 5 eta LH 6ra. Baina ikastetxe batzuetan LH 4 eta DBH 1 mailetan ere lantzen da. Ikasturte honetan guztira 28 mila haur eta gaztetxo inguruk jorratu dute bertsolaritza ikastetxeetan.

Ikasleen bertsoak etxetik irakurgai

Ikasleen bertsoak etxetik irakurgai