'Kulturrizketak': Igor Elortza eta Unai Iturriaga aurrez aurre

‘Kulturrizketak’: Igor Elortza eta Unai Iturriaga aurrez aurre –

Honako edukia Goienaren ataritik hartu dugu.

………………………………………………………………………………….

Denboraldiko azken Kulturrizketak elkarrizketa saioan Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak kontu kontari.

Besteak beste, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan aritu dira hizketan, nola Unai Iturriagak orain dela lau urte hartu zuen Txapelketara gehiago ez joateko erabakia, nola bertsoak entretenimendu soiltzat hartzen diren eta nola gai sakonak ere jorratzea gustatzen zaien, gizartearen kontraesanak agerian utzi eta hauen inguruan jarduteko. Gainera, elkarrizketak bertsolariak politikoki lerratuta dauden edo ez eztabaidatzera eraman ditu, eta arko parlamentarioaren inguruan hitz egitera, baita, kulturan politikoki eskuinean kokatutako pertsonak al dauden ere galdetzera.