Manuel Lasarte: Bertsolari poeta

Manuel Lasarte –

Josu Goikoetxeak, EITB Podkasteko Astelehen poetikoak saioan.


 

Manuel Lasarte

 

Bertsoa olerkia ote da? Bertsolaritza eta olerkigintza bikiak al dira, bata zarpaila eta bestea jantzia, bata kalekoa eta bestea eskolakoa, bata jendaurrekoa eta bestea barnekoia?  Hori uste zen duela ez askora arte, baina ez, azkenean nahiko argi ikusi da biek dituztela oso funtzio eta oso baliabide desberdinak. Bertsoak bilatzen du berehalako komunikazioa, bat-bateko ulermen gabe, bertsoa bota orduko galdu da. Ostera, poesia gehiago dago lotua, Letek esango lukeen moduan, “inefableari”, hitzez ondo azaldu ezin den sentimendu edo ideia bati. Baina horrek ez du esan nahi, noizean behin, elkar elikatu ezin dutenik. Hala uste du behintzat,  Josu Goikok Astelehen poetikoak podkastaren gaurko alean azaldu duenez. 

Manuel Lasarteren “Beranduko lanak”  Auspoa sailean, Antonio Zabalak zuzendutako liburuan aurkitu ditu irakurtzeko aleak. Manuel Lasarte ezagutzeko aukera izan zuen. Beste denbora bateko gizona zen, Leitzan jaioa, baina bizialdi gehiena Orion igarotakoa, Euskal Herriak eman duen bertsolari onenetakoa jotzen du. Estilo aratzekoa, erabiltzen zuen errima estuagatik zen ezaguna. “Nere buruari”, “Gezurra”, eta “Maite bati” izen buruko poemak irakurri dizkigu Josuk, ahots goran. 

 

 

Manuel Lasarte