Bizkaiko taldeko bertso txapelketarako izen ematea ireki da

Bizkaiko taldeko bertso txapelketarako izen ematea ireki da –

Hirugarren edizioa izango du Bizkaiko Taldekakoak; otsailaren 7an amaituko da izena emateko epea.
 
Bizkaiko taldeko bertso txapelketarako izen ematea ireki da
 

2017an egin zen lehenengoz Bizkaiko Taldekakoa, 2019an ere antolatu zen, eta aurten hirugarren aldizk antolatu du ekimena Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

“Bizkaiko Taldekakoa, izenak berak dioen moduan, Bizkaia mailakoa eta taldekako txapelketa da, giro informalean, jai giroan, jokatzen dena. Helburu nagusia Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea da, eskualde eta bertso eskolen arteko elkargune ludikoa sustatzea”, adierazi dute antolatzaileek.

Informazioa eskatzeko edota izena emateko Bizkaiko Elkartera deitu edo idatzi behar da: 94 6812711 / bizkaia@bertsozale.eus

Aurreko edizioari buruzko informazioa, hemen.

Bizkaiko taldeko bertso txapelketarako izen ematea ireki da