Umorea eta bertsolaritza uztartzen dituen ekitaldi berritzailea
Umorea eta bertsolaritza uztartzen dituen ekitaldi berritzailea –
Barre Kluba ikuskizunean umorea eta bertsoez gain afari merienda ere izango da
Umorea eta bertsolaritza uztartzen dituen ekitaldi berritzailea dator Zestoara: Barre Kluba, Bertso Bakarrizketak. Urriaren 4an izango da, larunbata, arratsaldeko 19:30ean Kiroldegiko atarian.
Ikuskizuna Ana Goitiak zuzenduko du eta oholtzan izango dira Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal bertsolariak. Koba ekitaldiek antolatutako proposamen hau afari-merienda goxo batekin hasiko da, eta ondoren, bertsolaritzaren tradizioa eta bakarrizketaren umorea uztartuko dira.
Antolatzaileen hitzetan, “ez da bakarrik barre egiteko… baina batez ere bai!”. Sarreren prezioa aurrez 30 eurokoa da, eta egunean bertan 35 eurokoa; lau lagunentzako bonoa ere badago 112 eurotan. Sarrerak salgai daude Portale kultur elkartean eta online Entradium bidez. Orain, ekitaldiaren programa osoa ezagutarazi dute:
Programa
19:30 – 21:00 – AFARI MERIENDA
(sarreraren prezioan barne)
Pintxo eta errazio goxoak, sagardoa, ardoa eta ura.
Eserita edo zutik jateko aukera!
· Txerri kostilak parrillan
· Kroketak
· Txistorra
· Arroza barazkiekin
· Txanpinoiak saltsan
· Almondigak
· Gazta irasagarrarekin eta intxorrak
21:00 – 21:30 – BARRA IREKIERA
(ez dago sarreraren prezioan barne)
Trago bat eskatzeko tartea. Ekitaldian zehar barran edariak eskatu ahal izango dira.
21:30 – BARRE KLUBA – Bertso Bakarrizketak
Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal oholtza gainean.