Xalbadorri omenaldia Urepelen 1996an

Xalbadorri omenaldia Urepelen 1996an –

Kanaldude hedabidetik ekarria


Xalbadorri omenaldia egin zioten Urepeleko elizan 1996an, hain xuxen bertsolariaren heriotzaren 20. urtemuga kari. Mixel Itzainak animaturik, hitza eman zion Mixel Ernaga auzapezari – ondotik kantuz ari izan ziren Magali Zubillaga eta Guy Saldubehere, Amaia Riouspeyrous Mikel Erramouspek gitarran lagundurik, Aire Ahizpak, Erramun Marticorena, Xalbador eta Ihidoy. Koxe Mari Aranaldek Xalbadorrez egin liburua aurkeztu zuen eta ondotik bertsolariak agertu ziren : Jean Louis Laka, Fermin Mihura, Ernest Alkat, Jon Sarasua, Kesus Arzallus. Omenaldia bukatu zen hogei urte lehenago Xalbadorren ondoan ziren bertsolariekin : Esponda, Xanpun, Lascano, Agirre, Azpillaga, Lizaso, Mixel Aire Xalbador.

Xalbadorri omenaldia Urepelen 1996an