Zorionak Leitzako bertso eskolari

Zorionak Leitzako bertso eskolari –

Lorea Barinaga-Rementeria Zabaleta, Berrian.


Zorionak Leitzako bertso eskolari

«Herri txiki baten sortu nintzen…», dio Urbizuk. Gu ere bai.

Azkenaldian hutsik dira kaleak ilunabarretan, eta tristura sortzen dit horrek, baina aurrekoan argia sartu zitzaigun telebistako leihotik.

Herriko hiru mutil gazte oholtza gainean bertsotan Nafarroako finalean. Herri txikian sortuak, haziak eta heziak hirurak, etxean lehenik, baina baita herriko euskal eskola publikoan, bertso eskolan eta kaleetan ere.

Hutsik dira kaleak ilunabarretan. Agian gazteak beste modu batean bizi direlako orain? Ez dakit.

Zorionak eta mila esker, Eki, Joanes eta nola ez Xabat, eta baita Itturri, Luze… ere. Finalekoa beste eredu bat izan zen, ederra benetan! Jarrai dezagun (edo has gaitezen) modu batera edo bestera gure kaleak argitzen, eta herri txikia eraikitzen.

Zorionak Leitzako bertso eskolari