Bilboko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleek leporaino bete dute Campos antzokia

Bilboko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleek –

Bilboko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleek

600 lagun inguru elkartu ziren goizean Campos antzokian, ikasturte amaierarako antolatu zuten bertso topaketan. Ikastetxeek bi urteko zikloetan hartzen dute parte egitasmoan, eta aurten honako eskolak aritu dira zeregin horretan: Luis Briñas- Santutxu HLHI , Gabriel Aresti HLHI , Cervantes Eskola Publikoa , Kirikiño Ikastola, Zurbaran HLHI, Deustu HLHI, Artxandape Ikastola, Txurdinaga HLHI, Intxixu Ikastola, J.R Sanchez Marcos HLHI eta Abusu Ikastola.
 
Bertsozale Elkarteko Jone Larrinaga eta Josu Telleria bertsolaritza irakasleek gidatu zuten ekitaldia, eta Euskal Herrian barna eraman zituzten ikasleak txango bat egitera. “Bertso tour” moduko bat egin zuten bertaratutakoek elkarri bertso bidez galderak eta erantzunak bidaliz. Bertsozale Elkartetik aditzera eman dutenez Bilboko ikasleekin batera, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa eta Arabako bertsolaritza ikasleek ere hartu zuten parte.

Oihana Bartra, Haizea Telleria eta Nerea Ibarzabal bertsolariak aritu ziren kantuan, eta hasierako agurren ondoren, ikasleek egindako aurkezpenei buruz jardun ziren kantuan, baita ofiziotan ere.

Ekitaldiaren inguruko informazio guztia Bizkaiko Bertsozale Elkartearen webgunean duzu irakurgai. 

Bilboko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleek