Bertsolaritzaren arrakala
Bertsolaritzaren arrakala –
Torrealdaik aipatzen du lehen frankismo idorrenean euskal kulturgintzak izan zuen arnasgunerik goiztiarrenetako bat bertsolaritza izan zela, eta Trabajadoresetan zigortua egon berritan 1949an Basarriri onartu zioten bertso liburua seinalatzen du. Bertsolaritzarekiko onarpenaren adibide hau azpimarratzen du jarraian:
“1960an jokatu zen bertsolarien gerraosteko lehen txapelketa handia, oker ez banago. Interes bizia erakutsi zuen Informazio eta Turismoko Gipuzkoako Delegazioak txapelketa hori egin zedin, handikiro egin zedin. Felipe Ugartek [Gipuzkoako Gobernuaren Delegatua] bere nagusiei zera eskatzen die, urrezko hiru domina eman beharko lituzkeela Ministerioak lehen sailkatuentzat. Hiru dominen eskaria honela justifikatzen dio Informazioko zuzendari nagusiari ‘[…] el ruego de que me comunique la decisión acordada, reiterándole la importante significación política que supondría para el Ministerio hacer patente su apoyo a la tradición sana, demostrando que lo vasco se persigue únicamente cuando degenera en bandería política separatista’” (2000.: 115-116)
Bistakoa da frankismoarentzat bertsolaritza aurremodernoa zela eta horregatik toleratzen zuela, euskal kultura begetatiboaren ereduarekin tolerantea zela erakusteko aukera ematen ziolakoan. Izan ere, zertarako galarazi bere kasa desagertuko den hori?
Garaiko prentsan, guzti honen zantzu batzuk eskaintzen dituzten aleak topatu dira. Honela, onarpen goiztiarraren adibide gisa, ABCk, 1942an argitaratutako testuan, Francoren Ministroari Ondarroan egindako ongietorrian bertsolari baten saioa:
“El ministro fue recibido a los acordes del Himno Nacional […] A continuación, el pueblo entero, acompañado de la banda, interpretó un curiosísimo romance en vascuence de la Cofradía de Pescadores de Santa Clara […] El ministro agradeció mucho esta nota típica, así como la que se dio a continuación por un ‘versolari’ que entonó, también en vascuence, otro romance sobre los últimos balleneros (….)” (ABC, 1942/II/21, 10 or., “El Ministro de Trabajo, Sr. Girón, en Bilbao”)

ABCn argitaratutako beste testu batean, Torrealdaik hainbatetan aipatzen duen Pedro Rocamora buruzagi frankista da, bertsolaritza aipatu eta bere zaharrean begirunea erakusten diona:
“[…] sólo los pueblos antiguos, con aristocracia de milenios, llegan a la cumbre de lo mitológico si sus gentes aman de verdad la poesía […] los vascos tienen las dos cosas: antigüedad de siglos y profunda sensibilidad lírica en su temperamento. La pervivencia del ‘bersolari’, el juglar irónico que repentiza versos en las fiestas o en los banquetes, es símbolo del sutil espíritu poético del pueblo.” (ABC, 1952/ VIII/12., 4 or., “Mitos y fantasmagorías de los vascos”; Rocamora, Pedro)
Edota Luis Antonio de Vega bipolarra ere ageri zaigu berriro: Txirritari eskainitako kronika ederretik hamarkada eskasera euskararekiko bere gorrotoa harro eta ozen zabaldu ondoren, hurrengo hamarkadan bertsolariekiko bere maitasuna aldarrikatuz. Hiru bertsolarik Azpeitiko plazan egindako saioa kontatzen du bertan, baita aurretik tabernan egiten duten beroketa ere. Bertsolariez egiten duen deskribapena ikusita, gaia ez zaiola arrotza nabaritzen da eta ondo osatutako pieza eskaintzen du bakoitzak zer abestu zuen, bakoitzaren euskararen nondik norakoak, hamarna duro ordaintzen zitzaiola bakoitzari, zer jan zuten, nola eta abar aletuz, paragrafo kurioso honekin amaitzeko:
“Zaiburu, Tellerichiqui y Azpeitia: De nosotros cuatro, vosotros tres habeís elegido el mejor camino: beber, cantar, bailar, ir de una parte a otra con el corazón lleno de versos […] Por vosotros y por mí, que pude ser también un versolari, levanto el porrón […] ¡Aúpa, Zaiburu! ¡Aúpa, Tellerichiqui! Y, sobre todo, ¡aúpa el caballero Azpeitia!… ¡Aurrera! ¡Aurrera beti!”[1] (Vida Vasca, 1953, 30. zk., 109. or., “Tres colegas: Tellerichiqui, Zaiburu y Azpeitia”; De Vega, Luis Antonio).
Frankismoaren kutsu erromantikoko sinpatia guzti horiek bertsolariek gizarte modernoaren kezkei erantzuteko apustu garbia egitean erabat desagertuko dira, noski, urte batzuk geroago.
[1] De Vegaren bipolartasun honetan zerbait sakondu nahian, hipotesi bat: Gabilondok (2016) aipatzen duen euskal identitatearen orientalizazioa. Izan ere, De Vegak Marokoko protektoratuan bizi izandako urteetan inspiratzen ziren mundu arabiarrari buruzko eleberri anitz idatzi zituen. Eleberri kolonial hispano-afrikarraren erakusle garrantzitsutzat jotzen duen Carrascoren arabera orientalizazioaren zantzuak nabarmenak dira haren testuetan: “Vega inventa un Marruecos inexistente […] Imaginado porque la convivencia subordinada sin conflictos no era verdadera, porque el paternalismo colonialista del autor no era justo y porque la autoridad moral de la civilización española sólo se sostenía por la fuerza del poder impuesto. El autor es aficionado al folklore árabe, a la vida perdida de los aduares remotos y los oasis inencontrables […]” (Novela colonial hispanoafricana blogetik hartua)
Alegia, Sarrionandiak (2012) eginiko loturari jarraikiz, behelaino artean topatutako moroak direla bertsolariak bilbotarrarentzat; eta euskal subalternitatearen txanponaren bi aldeak liratekeela euskarari erakutsitako mira eta bertsolariei azaldutako mirespena

