Javier Lizarrondoren 'Murió el versolari…'

Javier Lizarrondoren ‘Murió el versolari…’ –

Vida vasca, 1952, 29. zenbakia

 

Egileari buruz ezer atera ezin ahal izan denez, ipuinaren laburpentxoa eskaintzearekin konformatu beharko gara.

Migel Arratia Ratia bertsolariaren hiletan bere bizitzaren errepasoa egiten dute bertaratutako batzuek. Gazterik ekin zion bertsoari, Juan Martin Leitza bertsolari ezagunari zion mirespenak hauspotuta, hasieran lotsati baina denborarekin inguruetako bertsolari ezagunena bihurtuz. Aita hil zenean ama eta biak bakarrik gelditu ziren Bordazuri baserrian, ez zegoen lurrak ganoraz landuko zituen beste seniderik eta, zorrei buelta eman ezinda baserria galdu zutenean, Tiburtzio tratantearen morroi joan behar izan zuen. Maitemindu egin zen, baina neskaren familiak ez zuen ontzat eman harremana, beren alabak lurrik ez zuen morroi bat baino zerbait hobea merezi zuelakoan. Bertsolari bezala inguruetan irabazitako ospea gorabehera, tristuraz eta eramandako bizimoduaz damuturik hil omen zen Ratia hiletan bertaratutakoek kontatzen zutenez.

“Ratia se muere de la tristeza porque la realidad le zarandea y le dice: “¡Estupido, por qué perdías el tiempo alegrando a la gente! ¿Qué te dieron ellos? ¿Quién te ayuda ahora? ¡Si hubieras tendio tu casa y tus campos!”

(…) Dios ha hecho plantas útiles para la vida como el trigo y las patatas… pero también flores que sólo tienen color y belleza. Y del mismo modo ha puesto junto a los hombres trabajadores, junto al herrero que prepara los arados y el labrador que siempra y al carpintero… de vez en cuando, un versolari que cante las cosas bellas y los sentimientos buenos.

Así pienso también yo cuando le llevan a Ratia por una senda estrecha, bordeada de hierba verde, salpicada de margaritas…

En cambio, el tratante Tiburcio ha dicho luego en la posada, golpeando con el bastón en el suelo: – Versolaris, hombres inútiles. Para los doce años sabía yo comprar cebada a quince reales y venderla a veinte.”

Javier Lizarrondoren ‘Murió el versolari…’