[PERLAK] Bilintxen kalbarioa (eta bizipoza)

2021-12-20

Bilintxen kalbarioa –

Testua: Antxoka Agirre
Ilustrazioak: Txema Gartzia

 

Lehen testu solteen ondotik, eta atzerriko begirada nagusitzen den lehen hamarkaden ondoren, bertako prentsak ere geroz eta arreta handiagoa jarriko dio bertsolaritzari. Iparraldean, 1850eko hamarralditik aurrera, Abadieren Lore-Jokoei esker, gutxieneko presentzia mediatiko jarraitu bat lortuko da. Hegoaldean, garai bertsuan, Jose Mari Iparragirreri (1820-1881) buruzko lehen testuak hasiko dira agertzen, tantaka-tantaka. Bera izango da lehen bertsolari mediatikoa —denborarekin zientoka testu argitaratuko dira prentsan bere figuraren inguruan—, baina aldizkari honetan bertan erreportaje luzea argitaratu zen duela gutxi horren inguruan, eta ez dugu berriro ekarriko[1].

Prentsa historikoko perlen bilduma honetarako jasoko duguna bertsolaritzaren historiako lehen gertakari mediatikoa izango da: Bilintxen kalbarioa (1876). Azken urtea zuen 1872an piztu zen Bigarren Karlistadak, baina oraindik ere borrokaldi dezente ematen ziren. Donostia inguruetan, esaterako, Arratzain menditik ia egunero jaurtitzen zituzten kanoikadak. Diario de San Sebastian liberalak egunero egiten zuen kalteen kontakizuna eta San Sebastian biharamunean honela jaso zuen berria:

Entre las víctimas del hierro enemigo se cuenta el honrado conserje del Teatro principal, el simpático y popular poeta Vilinch, que á primera hora de la tarde resultó herido en su misma habitacion. Esta desgracia ha sido generalmente sentida por toda la poblacion, en la que tantas simpatías cuenta el discreto cuanto desgraciado D. Indalecio Bizcarrondo.

Egunkari berak eman zuen 1876ko uztailaren 22an agonia luzearen ondotiko heriotzaren berri: (…) El pobre Vilinch ha muerto, víctima del profundo pesar que le aquejaba, el mismo dia que se firmaba la abolicion de las libertades vascongadas, que tantas veces habia cantado, y deja en el más triste desconsuelo a su cariñosa esposa y sus tiernos hijos (…) ¡Pobre Vilinch! ¡Séale la tierra ligera![2].

Bilintxen agoniak iraun zuen sei hilabeteko tarte horretan bere egoeraren berri ematen zuten 30 bat testu topatu ahal izan dira, hainbat egunkaritan argitaratutakoak. Izan ere, gerrak biderkatu egin zuen Donostiako bertsolariari jazotakoaren oihartzuna, egunkari liberal gehienek atera baitzuten testuren bat, karlistek eragindako alferrikako minaren adierazle gisa (El Tiempo, El Imparcial, El Boletin del Comercio, El Pabellon nacional, Crónica Meridonal, El Pueblo Español, El Bien Público…).

Esanguratsuenak iruditu zaizkigun bi testu apartatu ditugu horien artetik. Eta baita zoritxarraren ikur gisa hartu zen bertsolariaren bizipoza azpimarratu zuten beste hiru ere, zerbait geroagokoak.

 

III.I. BILINTXEN ZAURIAK ETA EBAKUNTZAK

Donostiako egunkariak Bilintx zauritu zela zabaldu ondoren informazio berria eskaintzen lehena La Correspondencia de España izan zen, garai hartan Espainiako egunkaririk indartsuena zena, eta Bigarren Karlistadako gerra korrespontsal ezagunenak sinatu zuen, Francisco Peris Mencheta valentziarrak[3].

Lehen eskuko informazioa eskaintzen du testuak, kazetariak bertatik bertara jasotakoa, Bilintxi bisitan joan baitzitzaion, honek lehen ebakuntzak gainditu ondoren. Honela, bere bizipenen kontakizunekin osatzen du Menchetak informazioa.

Hala ere, testuak eskaintzen duen elementurik interesgarriena, eta Espainiako egunkari handienak kasuarekiko erakutsi duen interesa ulertarazi dezekeena, beste bat da: Bilintx La Correspondencia de España-ren berriemailea omen zen. Bertan idatzitakoa egia izatekotan, donostiarra litzateke kazetari lanetan aritu izan den lehen bertsolaria[4].

 

 

Bilintxen kalbarioa

 

Cartas de la guerra/San Sebastián 20, Francisco Peris Mencheta, La Correspondencia de España, 1876ko urtarrilaren 24an.

 

(…) Queriendo, sin duda, los artilleros carlistas de Arratsain dejar triste memoria de este día, han disparado mas cañonazos que otros dias contra la plaza, y sus proyectiles han producido dos sensibles desgracias. Uno de ellos ha estallado en la habitación del poeta vascongado y corresponsal de La Correspondencia en esta Sr. Vilinch, hiriendolo en el tercio medio de la pierna derecha con fractura conminuta de hambos huesos por lo que ha habido necesidad de amputársela por el sitio de eleccion.

Esta delicada operación ha sido practicada por el Sr. Sagastinúe, presidente de la Cruz Roja de esta capital, auxiliado por los facultativos Sres. Mayora, Aristizabal, Oa y Tames.

El paciente ha sufrido la amputación sin revelar abatimiento de espíritu ni lamentarse de su desventura, lo cual patentiza un alma grande y un corazon á prueba de vicisitudes.

Otro casco le ha herido en el tercio superior de la pierna izquierda, con fractura de ambos huesos, causándole además varias contusiones; pero se confia en que no habrá necesidad de amputársela.

No quisiera recordarlo: le he visto tranquilo en el lecho del dolor, mientras que temblaban mis piernas al ver una de las suyas separada del cuerpo y destrozada la otra.

Vilinch tiene unos 35 años, empleados en su mayor parte procurándose un porvenir honrado y defendiendo la libertad con la pluma y el fusil.

 

Francisco Peris Mencheta (1844-1916)

 


 

[1] Ik. AGIRRE, A. (2020): Iparragirre, lehen bertsolari mediatikoa eta inoiz izan den mediatikoena. Bertsolari, 119. zk., 160-179 or.

[2] Ez zen eguneko lehen albistea izan Bilintxen heriotzarena. Albiste honen gainean, azaleko albiste nagusi gisa, euskal Foruen abolizioaren berri zekarren egunkariak: (…) Mañana tal vez la ley ahogue nuestra voz. Mas hoy ¡cómo dudarlo! el país entero repetirá con nosotros: ¡Los Fueros han muerto!,¡ivan los Fueros!

[3] Peris Menchetaren (1844-1916) ospea 1874tik aurrera Las Provincias egunkariaren gerra karlisten korrespontsal gisa zabaldu zen. La Correspondencia de España (1848-1925), Espainiako lehen egunkari profesional eta independientea, estatuko salduena zen garai hartan. 50.000tik gorako tiradarekin, eta valentziarra fitxatu zuen 1875ean. Mencheta Espainiako erreporterismoaren aitzindaritzat hartu izan da. Gerora Espainiako lehen agentzia informatiboa, Agencia Mencheta, sortuko zuen, eta baita hainbat egunkari ere: La Correspondencia de Valencia, El Noticiero Universal eta El Noticiero Sevillano.

[4] Zavalak sinesgarritzat jotzen du Diario de San Sebastián egunkarian (1876/VII/26) argitaraturiko testu honetan oinarrituz: “(…) el Director-propietario de La Correspondencia de España, D. Manuel María de Santana (…) en cuanto tuvo noticia de la muerte de Vilinch, se ha prestado generosa y espontáneamente ha publicar la coleccion de sus poesías vascongadas, con objeto de enaltecer así el nombre del insigne poeta euskaro (…)”. Honela dio tolosarrak: “(…) Etzukean orrelakorik eskeiñiko, Bilintx ez-ezaguna izan balu. Zerbaiten artu-emana bear zuten alkarrekin. Artu-eman ori, Bilintx egunkari orren corresponsal edo berri-emale izatea izango zan”. (1993: 55) Bilintxen sinadurarik ez da topatu, ordea, egunkarian: “(…) Egunkari orren zenbakiak aztertu ditugu; eta, F Peris Mencheta-ren firma azaldu aurretik, Donostitik bialtzen diran berriak firmarík gabe daude. Eta orrek, esan oi dan bezela, ez zerurako eta ez infernurako uzten gaitu” (1993: 55). IK. ZAVALA, A. (1993): Bilintx, bertsoak eta bizitza. Auspoaren Sail Nagusia, 9. zbkia. Oiartzun: Sendoa.

Saiatu gara gu ere, baina Zavalak bezala ez dugu ezer topatu.

Bilintxen kalbarioa Bilintxen kalbarioa Bilintxen kalbarioa Bilintxen kalbarioa Bilintxen kalbarioa Bilintxen kalbarioa Bilintxen kalbarioa Bilintxen kalbarioa