











Zumaia Urte zahar egunaren bezperan Zumaiako Alondegiko Oxfor aretoko oholtza erreserbatuta egongo da, sei bertsolari gazterentzat: Unai Mendizabal zizurkildarra, Eli Pagola hernaniarra, Txaber Altube abadiñoarra, Aitor Salegi zestoarra, Mailaen Akizu urretxuarra, eta azkenik, Danel Olano getariarra. Gai jartzaile lanetan Eire Salegi eta Bertol Etxabe arituko dira, biak Oikiako Errotaberri bertso eskolako kideak. Saioa, beraz, abenduaren 30ean
Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketa Julene Iturbe bertsolari azkoitiarrak irabazi zuen Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketako gazteen mailako lehendabiziko saria, pasa den astean. Lehiaketa hori Harituz Bertsozale Taldeak antolatu du, eta joan den zapatuan izan zen sari banaketa ekitaldia Zizurkilen, bertsopaper afariarekin batera. Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketa
Bertsoz-bertso, indarkeria matxistei aurre Bizkaiako Medicusmundi elkarteak bertso saioa antolatu du ostiral honetan, abenduak 16, Durangon. Emanaldia Plateruenan izango da, arratsaldeko 8etan, eta luntxa banatuko da bertan. Bertso saio honen helburua indarkeria matxistei bertsoen bitartez aurre egitea da. Erika Lagoma izango da gai jartzailea. Bertsolariak: Nerea Eluztondo, Alaia Martin eta Miren Artetxe. Sarrerak 3€-tan daude eskuragarri
Maialen Akizuk nagusitasunez irabazi zuen Xenpelar Saria atzo. Hasi eta buka, saio borobila egin zuen. Gemma Urteaga ere oso maila onean jardun zen. Maila oso oneko finala izan zen atzokoa. Aipatutako bi bertsolariez gain, Beñat Mujika, Eli Pagola, Aitor Servier eta Aratz Igartzabal jardun ziren nor baino nor. Bertso onenaren saria ere Akizuk berak jaso zuen.
Kopla txapelketa “Presoen aldeko zikloa” antolatu dute Zarautzen abenduaren 11tik 18ra bitarte. Egitarau honen barruan ospatuko da X. Kopla txapelketa abenduaren 16ean, ostiralean, Putzuzulo Amets Fabrikan (Zarauzko gaztetxean). Egunean bertan sarrerak eskuratzeko aukera izango da, 8€tan. Beste urtetan ekimen honek sekulako arrakasta izan du, eta aurtengo gonbidatuak ikusita ez dago zalantzarik giro paregabea izanen dela datorren