Zortziko Handitik, Hamarreko Handira: blogari talde berria

blogari talde berria –

blogari talde berria

 

Bertsolari aldizkariaren zutabea da, izenak adierazten duen gisan, aldizkaria, baina urteek aurrer egin ahala geroz eta handiagoa da webgunearen pisua. Bisitia kopuruak gora egin du, webgunerako eduki propioak sortzen dihardugu (albisteak eta podcastak, esaterako), eta hobekuntza ugari bideratzen gabiltza.

Berritasunen artean blogari taldeari dagozkion aldaketak dauzkagu. Blogarien txokoa Zortziko Handia izan da orain arte, baina zortzi bertsolariz osatutako taldea handitu eta hamarrekoa izango da 2024ean. Hamarreko Handian parte hartuko duen bertsolari bakoitzak sarrera bat egingo du hilean behin, izan hitz lauz bertsolaritzari buruz, izan edozein gairi buruz bertsoak jarriz, idatzita zein audioz. 

Honakoa izango da Bertsolari aldizkariaren aurtengo hamarrekoa:

  • – Oihana Iguaran
  • – Aissa Intxausti
  • – Eneko Lazkoz
  • – Onintza Enbeita
  • – Haritz Mujika
  • – Oier Etxeberria
  • – Haize Lekuona
  • – Ekhiñe Zapiain
  • – Peru Abarrategi
  • – Sarai Robles
blogari talde berria