











Poliki, baina plaza indartzen hasi da – Bertsozale Elkarteak bertso plazak iragan urtean izandako egoeraren inguruko azterketa plazaratu du. 694 saio egin dira 2021ean, 2020an baino 200 emanaldi gehiago (pandemia aurretik 1.000 inguru egiten ziren). Bertso saio motari dagokionez jaialdi formatuak izan du nagusitasuna . Urtean zehar plazaren bilakaerak ere izan du gorabeherarik iaz ere,
Bertso Eguna martxoaren 26an Izpuran – Bertso Eguna ospatzeaz gain Bertsozale Elkarteak bere Batzar Nagusia ospatuko du. Martxoaren 18ko 12:00ak bitarte eman ahal izango da izena Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusian parte hartzeko. Horretarako izen-emate orria bete beharko da. Batzarra ez da online eskainiko. Izpurako (Baxenabarre) Faustin Bentaberri Gelan egingo da bilkura martxoaren 26an,
BERTX(H)ORI Iruñean – Tweets by BertxHori Ze xori erresinula klase da hori? Txantxangorri bat? Urretxindorra? Martin (p)arran(da)tzalea? EZ! BERTX(H)ORI da, eta heldu da Iruñera! BERTX(H)ORI Iruñean
Amuriza eta Enbeita Aiaraldeako Ekintza Faktorian – Bi hilean behin bezala, bertsoaren eta tokiko produktu ekologikoekin osatutako afariaren bueltan batuko da jendea Faktorian, oraingoan Onintza Enbeita eta Miren Amurizaren konpainian. Bertso-afaria 21:00ean hasiko da, eta ateak 20:30ean ireki. Afaria garaian garaiko tokiko produktu ekologikoekin kozinatuko da, eta ordaindutakoaren zati bat bertsolarientzako izango da. Lekua mugatua
Bertso Udalekuetako hezitzaileentzako izen ematea ireki da – Begirale, sukaldari edota zuzendari lanak egitera joan nahi duten lagunek otsailaren 21 arte dute tartea izena emateko, baita begirale praktikak egin nahi dituztenek ere. Otsailaren 21eko eguerdira arte eman ahal izango da izena www.bertsozale.eus atarian, 2022ko Bertso Udalekuetako hezitzaile izateko; zuzendari, begirale, sukaldari ala praktiketako begirale