











Lehen bertso eskola: Euskara herriari eman zioten – Leire Artola Arin ARGIA aldizkarian. Euskara geure altxorra dela eta hura herrira zabaldu behar dela dio Patxi Goikolea euskaltzale eta bertsolari arrasatearrak. Argi du nola: bertsolaritzaren bidez. 89 urte beteko ditu baina garai batean bezalaxe segitzen duela dio. 1974ko hartan ere argi ikusi zuen, eta lehen bertso
Bertsolaritza eta askatasuna – Ricardo Cruz Lopez BERRIAn. Bertsolaritza eta askatasuna izenburuarekin Gogoan elkarteak antolatutako solasaldian, oso hausnarketa sakon eta mamitsuak egin dituzte Xabier Euzkitze eta Ekaitz Goikoetxea bertsolariek, BERRIAn agertu denez, eta, gure herrian gertatzen dena ulertzeko haiek esandakoak duen garrantzia kontuan hartuta, gogoeta batzuk egin nahi ditut, euskaldunon bake eta adiskidetzea lortzeko
Bertsoa eta glosa – Ane Labaka Mayoz BERRIAn. Arrotz sentitu izan gara sarri, euskara hutsezko geure jardun inprobisatua medio, kanpora bidaiatzeko aukera izan dugunetan. Urratu izan dugu eztarria, besteak beste, Mexikon, Kuban, Sardinian, Galizian, Leonen, Londonen eta Belfasten. Eraiki izan ditugu, halabeharrez, zubi melodikoak eta lelo partekatuak, eta hitz egin dugu geurearen eta besteenaren arteko
Oier Etxeberriak irabazi du Erniarraitz bertso sariketaren finala – Jon Gurrutxagak Maxixatzen atarian. Atzo, ostirala, jokatu zuten Erniarraitz bertso sariketaren XI. edizioko finala Azpeitiko Gaztetxean, eta Oier Etxeberriak irabazi zuen saioa. Harekin batera aritu ziren agertokian Txaber Altube, Oihana Arana, Irati Alcantarilla, Urko Arregi eta Unai Mendiburu. Jon Gurrutxaga bertsolariak finalaren inguruan egindako kronika
Omenaldi polita San Frantziskon AEBko bertsolariei – Euskal Kultura ataritik. San Frantzisko, AEB. ‘Omenaldi Berezia’ eskaini zien NABOk joan den larunbatean San Frantziskon Estatu Batuetako bost bertsolariri. Berezia eta hunkigarria, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan euskal bertsolaritzaren sua atxiki eta euskarazko lekukotasun kantatua eta umore ona ekarri baitiote euskal komunitateari. Gogora dezagun omendu diren