Harpideak: irakurleen argazkia eta iritzia 2.0

  Irakurlerik gabeko aldizkari bat pedalik gabeko bizikleta bat bezala da. Ez du ezertarako balio. Letek baratze laiotz edo izoztu bati buruz egindako poema baino goibelagoa, Mañukortak grabitazio uhinari buruz emandako esplikazioa baino ulergaitzagoa… Hortaz, zenbaki berezi honetan, Bertsolariren harpide eta irakurleontzat ere gorde nahi izan dugu tartea. Interesgarria iruditu zaigu harpideen zerrendak eman ditzakeen

Segi irakurtzen

BERTSOLARIYA-TIK (1931-1932) BERTSOLARI-RA (1991-…)

  60 urte lehenago argitaratu zen Bertsolariyatik datorkio izena Bertsolariri. Grafian bertan nabari daitekeen ezberdintasun txiki horren atzean hainbat gorabehera garrantzitsu gordetzen dira: garai ezberdinak, testuinguru ezberdinak, bertsolaritza ulertzeko modu ezberdinak… Tartean, bertsolaritzari buruz egin izan den kazetaritzaren bilakaera itzela. Eta, finean, baita antzekotasun batzuk ere.   TESTUA: ANTXOKA AGIRRE ARGAZKIAK: ARTXIBOA   Euskal Telebistako

Segi irakurtzen

411 eta askoz gehiago

  Aldizkari txikia da Bertsolari, bere izenari ohore eginez batez ere inprobisazioz lan egiten duena eta bulegotzat tabernak hartzen dituena. Izateko eta egiteko modu hau gora behera, edo agian horrexegatik, espero zitekeena baina askoz jende gehiago bildu ahal izan du ispiluaren, grabagailuaren, orrialde hauen bi aldeetan. Estimatua zaizue denoi.   TESTUA: ANTXOKA AGIRRE MARRAZKIAK: TXEMA

Segi irakurtzen

‘Bertsolari’ren hastapenak, mirari txiki bat
Testua: Joxean Agirre
Argazkiak: BERTSOLARI aldizkaria
Hogeita bost urte igaro dira eta niri batzuetan mirari txiki bat iruditzen zait ez aldizkaria atera izana, hori egoskorkeria kontua baita militantzia pixka baten laguntzarekin, baizik eta izan zuen arrakasta. 1991ko maiatzean kaleratu genuen lehen zenbakia eta urte horretako Durangoko Azokan bertsozaleek errenkadak osatu zituzten harpidetza egiteko.

Errenkadak esatea gehitxo izango da, baina onartu dezagun taldeka etorri zirela. Nik dakidala, jendea harpidetzak egiteko itxoiten eduki duen euskarazko aldizkari bakarra izango da Durangoko Azokan. Kontuan hartu behar da ‘Bertsolari’ aldizkariak oihartzun handia izan zuela komunikabideetan urte horretan bertan. Udazken horretan Argia saria jaso zuen aldizkariak. Ez zen niri emandako sari bat izan. Aurreko

Segi irakurtzen

Jaialdi 2015: Bi bertsolari Boisen
Testua: Xabi Paya
Argazkiak: Asier Ibaibarriagarena
Nerea Ibarzabal eta biok bertsotan izan gara Ameriketan, uda honetan. Bost urtean behin, euskal kulturaren festa handia antolatzen da, Idaho estatuko Boise hiriburuan. Elkarri gaiak edo ariketak jartzeko, bertan hartutako ohiturari jarraiki, gure egonaldia kontatzeko, lau esaldi jarri dizkiogu elkarri, bakoitzak bestearenak erabiltzeko konpromisoa hartuta.

Gernikako arbola in the home of the brave Zaila da deskribatzen Jaialdian euskaldun batek aurki dezakeen koadroa. Zailtasuna ez datza elementu ezezagunen presentzian, ezta urrik eman ere; Ameriketako pelikula pare bat ikusi duen euskal herritar peto-petoak aise identifikatuko ditu Jaialdian koloreztatzen diren postalak. Lehenbiziko postala ostegun iluntzean osatu da, jaialdiaren azken bi urteetan. Hainbeste kirolari

Segi irakurtzen