[HERRIALDEETAKO TXAPELKETAK II] 2021eko Nafarroako txapelketa, ertzak eta erdiguneak agerian

2021eko Nafarroako txapelketa – Testua: Ainhoa Larretxea Argazkiak: Nafarroako Bertsozale Elkartea, finalekoak Josu Santesteban   Urtaroz aldatuta, udaberritik udazkenerako saltoa emanda, baina Nafarroako bertsolaritza loretan dela erakutsi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Loretan parte hartzaile kopuruan, loretan kalitatean eta loretan baita ikusle kopuruan ere. 1.750 ikuslek jarraitu zuten Anaitasunan zuzenean —ziur etxean ere izango zirela

Segi irakurtzen

[HERRIALDEETAKO TXAPELKETAK I] Txapelketatik Xilabara

Txapelketatik Xilabara – Testua: Nahia Sasco Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentro   2020an abiatu zen Xilaba ezin izan zen bukatu. Osasun krisiak berriz ere harrapatu gintuen, artea isilarazi nahian. 2021eko irailaren 18an, bertsolariak Makean igo ziren berriz oholtza gainera, eta, orduan bai, txapelketa bururaino eraman ahal izan genuen, bidea azaroaren 13an Donibane Lohizunen bukatuz. Eta, a

Segi irakurtzen

“Gernikako arbola” kantua (Rudolf Trebitsch, 1913)

Gernikako arbola kantua (Rudolf Trebitsch, 1913) – Testua: Inaxio Lopez de Arana Arrieta   Rudolf Trebitsch dela-eta Rudolf Trebitsch (1876-1918) austriarrak gaztetan medikuntzako ikasketak egin bazituen ere, gerora antropologia, etnologia eta hizkuntzalaritza landu zituen, eta eremu horietan nabarmendu zen gehienbat. Haren lana Austriako monarkiaren azken urteetan kokatu behar dugu, XX. mendearen lehenengo erdialdeko euskalari europarren

Segi irakurtzen

Señora Sariketa, animal printa Herniotik Lesakara

Señora Sariketa, animal printa Herniotik Lesakara – Testua eta argazkiak: Ane Zuazubiskar     2021eko udaberrian egin zen I. Señora Sariketa. Asmo handiak genituen, baina hiru saio izan zituen lehenak, pandemia girora moldatutakoak. Seina bertsolarik kantatu zuten kanporaketetako bi saioetan, Aramaion eta Mutrikun. Eta Lesakan egin genuen finala, sei bertsolarirekin. Bina bertsolari sailkatu ziren kanporaketetatik,

Segi irakurtzen

[Bertso beef III] Zuberoako txikitoak – Joseba Aurkenerena

Zuberoako txikitoak – Zuberoa famatua da Euskal Herri osoan, maskarada, pastoral eta baita kantu eta dantza xarmagarriengatik ere. Zuberera bera ere bitxi samarra, exotikoa, egiten zaigu gainerako euskaldunoi. Altxor ederra, beraz, euskaldunok Zuberoan daukaguna. Baina aipatu ditudan horietaz gain, Zuberoan badira bestelako kontuak bigarren edo hirugarren maila batean gorderik gelditzen zaizkigunak. Horietako bat, txikitoak.  

Segi irakurtzen