#ABD | B: BERANDU - ANDONI REKONDO
B BERANDU ANDONI REKONDO –
Ume-umetan etxe inguruan edo ikasgelan zaletu, esne-hortzak ahoan bertso-eskolan hasi, eskolartekoetatik gazte sariketetara salto egin, eta hortik aurrera. Bertsolaria egiteko bidea beti halakoa dela irudituko zaigu… Baina beti ez da hala… ABDak podcastaren bigarren atal honetan, horri heldu nahi diogu.
B: uste ez dugun arren, bertsolaritzara asko iristen dira… “BERANDU”.
Powered by RedCircle
Bertsolari aldizkariak “ABD – Bertsolaritzaren alfabetoa” bideopodcasta sortu du. Hizkiz hizki aletuko dugu alfabeto osoa, bertsolaritzarekin lotutako hainbat elementu sakontasunez lantzeko, atal bakoitzean izango ditugun gonbidatuen laguntzaz. Atal honetan Andoni Rekondo da gonbidatua, eta berekin aztertuko ditugu bertso mundura “berandu” iristeak dituen edo izan ditzakeen hamaika ertz. Aitor Etxebarriazarragaren mezu bat ere jasoko dugu.

