[PODCAST] Fredi Paia: Egoa ebaki banio

2020-12-14

Fredi Paia: Egoa ebaki banio –

Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta bigarren atala Fredi Paiaren eskutik datorkigu. Gai mamitsua jorratu du Fredik bere bertsolari ikuspegitik: EGOA. Zer da egoa? Zer norberatasuna?

Fredi Paia: Egoa ebaki banio

Audiogintzak jauzi handia eman du azken urtean Euskal Herrian, eta podcast formatuan sortutako lanak ugaritu egin dira ezker-eskuin. Bertsolari aldizkarian bagenuen aspaldian esparru honetara igarotzeko gogoa. 1991n jaio ginen paperean, 1999an estreinatu genuen gure webgunea, eta orain uhinetara egin dugu salto.

“Makarrizketak” programa da gure lehen podcast saiakera. Bertsolari bati emango diogu ahotsa, bertsolaritzaz eta hamaika aferez mintzo dadin. Lau atal estreinatuko ditugu 2020an. Lehena Andoni Egañak egin zigun, bigarren Fredik egin digu, eta urtea amaitu aurretik beste bi atal zabalduko ditugu.

 

Powered by RedCircle

 

Musika

  • “Aone”, Oreka TX
  • “Txikia”, Oliba Gorriak
  • “Txoriak txori”, Mikel Laboa
  • “Ez da posible”, Ruper Ordorika
  • “Seikilos Epitaph with the Lyre of Apollo”, Lina Palera

 

Fredi Paia: Egoa ebaki banio