[PODCAST] Amets Arzallus: Bertso sortez bi gogoeta

2020-12-28

Amets Arzallus: Bertso sortez bi gogoeta –

Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta laugarren atala Amets Arzallusen eskutik datorkigu: “bertsogintza ia erabat bat-bateko jardun gisa ulertzen den garai hauetan, bertso jarriek zer leku duten galde liteke. Zer leku duten baino gehiago, zer funtzio betetzen duten, eta funtzio horren araberako lekurik ba ote duten”.

Amets Arzallus: Bertso sortez bi gogoeta

Audiogintzak jauzi handia eman du azken urtean Euskal Herrian, eta podcast formatuan sortutako lanak ugaritu egin dira ezker-eskuin. Bertsolari aldizkarian bagenuen aspaldian esparru honetara igarotzeko gogoa. 1991n jaio ginen paperean, 1999an estreinatu genuen gure webgunea, eta orain uhinetara egin dugu salto.

“Makarrizketak” programa da gure lehen podcast saiakera. Bertsolari bati emango diogu ahotsa, bertsolaritzaz eta hamaika aferez mintzo dadin. Lau atal estreinatu ditugu 2020an. Lehena Andoni Egañak egin zigun, bigarrena Fredi Paiak, hirugarrena Oihana Bartrak, eta azkena Amets Arzallusek.

Jarri kaskoak eta igo bolumena!

 

Powered by RedCircle

 

  • “Agur sagar beltzaran” kantua: Anje Duhalde eta Xabier Amuriza
  • Eñaut Agirreren ahotsa: Goierriko Hitza
  • “Harriak” abestia: Eli eta Manex Pagola

 


Bertsopaperek historian zehar izan duten bilakaeraren inguruan gehiago jakiteko irakurri Pello Esnalek egindako erreportajea: “Bertsopaperak lehen eta orain”

 

Amets Arzallus: Bertso sortez bi gogoeta