Bilaketa: Azpeiti
Emaitzak: 182

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Trinoren eskola

2025-11-18 Itxaso Paya

Trinoren eskola - ALBE (Algortako Bertsolari Eskola) Andoni Iriondok eta Trino Azkoitiak sortu zuten. ALBEko web atarian azaltzen den informazioa partekatu nahi dizuet: "Uribe Kostako bertso-tradizioa ez zen hasi Algortako [...]

Urruña, oinak emanda

2025-09-26 Sustrai Colina

Ohar parea

a) Urruña. Akitania Berrian batzuentzat, Sanjuandeluzen ondoan besteentzat, Lapurdin ororen gainetik. 10.000 biztanle inguru. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Azkaine, Irun eta Bera mugakide. Itsasoaren eta Bidasoaren artean. Baserri-tradizio handiagoa arrantzarako joera baino. Urtubiko gaztelua, Ibardin, Zokoa… Azken aspaldian, ez da turista oldeaz zein bigarren etxebizitzen negozioaz libratzen. 30 urte beteko ditu aurten Urruñako ikastolako lehen haziak. 2020tik auzapez abertzalea du herriak.

b) Ibilbide hau bertso bat bezalakoa da: edozein tokitatik has daiteke, edozein puntutan bukatu. Ganbaran sortzen denak eta ahotik irteten denak ez dute beti elkarrekin zerikusirik. Ez ditu burutik igarotako guztiak biltzen, bidean topatutakoei lekua egin nahi die. Gai berari bi bertso arras ezberdin kanta dakizkiokeen gisan, aukeratu zitezkeen bestelako xendak.

Bertsoaren habiak mende laurden

2025-09-17

Urola Erdian bertsozaletasuna hauspotzeko helburuz sortu zuten Erniarraitz 2000. urtean. Ordutik, asko aldatu dira bertsolaritza nahiz gizartea, baina bertsoak bizirik dirau, baita elkarteak ere: 25. urtemuga ospatuko dute irailean.

Nikolas Segurolaren hiletako bertsoak

2025-08-26

Nikolas Segurolaren hiletako bertsoak igo ditu sarera Tartalo erabiltzaileak. Sebastian Lizasok, Andoni Egañak eta Xabier Euzkitzek abestu zuten frantziskotarraren agurrean. https://www.youtube.com/watch?app=desktop&v=t_4hlXJgVcE Matxinbenta auzoko (Azpeitia, Gipuzkoa) Largarate baserriko semea zen, eta [...]