Bilaketa: BERTSO ESKOLA
Emaitzak: 1098

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Eta guk Bertx(h)ori dugu maite

2024-09-20 Idoia Granizo

Nafarroako hiriburuan ikasle giroa bertsozaletzeko antolatutako egitasmoa da Bertx(h)ori. Horra hor, “Zer da Bertx(h)ori?” galderari erantzuteko modu ezin zuzenagoa. Alabaina, konturatuko zineten dagoeneko hori baino askoz gehiago ere badela Iruñean lehia formatuan sortutako plaza hau. Sorreran, hastapenetan eta garapenean zehar gertatutako batzuk aletzen ahaleginduko gara datozen lerroetan. Gurekin hegan egitera etorri nahi?

A ze pailazo puska!

2024-09-16 Andoni Rekondo

Imajinatu Legorretako arratsalde bat. Abenduaren 27a da, Gabon gaueko eta Eguberri eguneko afari, bazkari, parranda eta abarrak atzean utzi eta Gabon Zaharrera bidean geratzen den erdibideko egun horietako bat. Nagiak kenduta, eta asteroko dosiaren beharrez, joan zara bertso saio bat entzutera.

Maddi Aiestaran - Ezer galdu nahi ez duena

2024-09-11

Ezer galdu nahi ez duena - Maddi Aiestaran Iparragirre, BERRIAn. Beasainen (Gipuzkoa) jaioa, 2001ean. 2009an hasi zen Goierriko bertso eskolan; lehenengo idatzizko taldean, eta bat-batekoetara pasa zen ondoren. Gipuzkoako Bertsolari [...]

Lagun-lagunak

2024-09-02 Haritz Mujika

Laster zabalduko da bertso-eskoletako matrikulazio kanpaina. Ez da faltako motibazio saiorik, panfletorik eta izen-emate orririk; Zure asmoa ondo pasatzea bada / Ausartu eta zatoz bertso eskolara!