Irati Alcantarilla: «Oholtza azpitik jakin dut irakurtzen oholtzaren gainean zer bertsolari izan nahi dudan»
Irati Alcantarillak (Urruña, 2001) txikitatik jakin behar izan du aldi gogorrei aurre egiten. Etxean bizi izan zuen gatazkari loturiko errepresioa, aita eta ama espetxean izan baitzituen umea zela. Urteak aitzina joan ahala, bertsolaritzaren mundura jauzi egin zuen. Baina, azken urteetan, epilepsia izan du oztopo. Bizitzako hainbat gorabehera pasaturik, Alcantarillak nabarmendu nahi izan du etapa guztiek badituztela alde onak eta txarrak, eta asko ikasi duela denetatik.

