Sarasuaren hitzaldiaren inguruan
Markos Zapiainek, ZuZeun.
Jon Sarasuak esana da, asteon Donostian eman duen hitzaldian. Txapelketako edukien jiran aritu da, zorrotz. Bere esanean, Idahoko euskal amerikar batek zera galdetuko luke: «Desberdin pentsatzen baduzue, zergatik kantatzen duzue denek gauza bera? Zergatik inork ez du Trumpen alde kantatzen?».
Aurrerantzean Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldea lau kidek osatuko dute: Ainhoa Urien, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Igoa. Mugimendua den neurrian, orain artean garaiak irakurtzen asmatu du Bertsozale Elkarteak. Gaurko garaietan mugitzen asmatzea izango da berriz gakoa.
Luze sinetsi izan dugun gezur bat da, emakumeok duela hamarkada batzuk hasi ginela inprobisatzen. Ahalduntze batek ekarritako lorpen bat balitz bezala, eta ez urte luzez erauzi zaigun zerbaiten berreskurapena. Bizkaiko Foruetako debekuak eta kide askoren genealogia lanketak bistaratu dizkigu aurrez lurra landu zutenak, bidea ixteko modu eta arrazoiak, eta berriz sasiak jandako bideak zabaltzen beso-zango eta ideiak urratu dituzten aitzindarien merituak.
Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari leku egin behar zaio, ordea.