Bilaketa: Hernani
Emaitzak: 179

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso afaria antolatu dute Hernaniko kebab batean

2025-04-30

Bertso afaria antolatu dute Hernaniko kebab batean - Afaria maiatzaren 9an izango da, 20:30etan Hernaniko Paulo Txikiya bertso eskolak antolatuta, Andrekaleko kebabean. Afalondoren hasiko dira kantuan Asier Azpiroz eta Oihana [...]

Egun horretan

2025-06-25 June Aiestaran

Egun horretan, eguerdiko hamabi eta erdiak heltzen zirenean, ikasgelatik korrika txikian ateratzen nintzen, motxila eskuetan hartuta. Etxera iritsitakoan, goizean zehar egindakoaz hizketan platerekoa irentsi, eta aitatxo siestara joaten zen; hormako erlojuari begira geratzen nintzen ni, ordu bi eta erdiak noiz iritsiko zain. Gero eta luzeagoa egiten zitzaidan minutu bakoitza. Segundoen orratzari begira, hark egiten zuen “tik-tak” bakoitza aitaren zurrunkekin bateratzen aritzen nintzen; orratzaren “tik-tak” bakoitzean sartzen nituen eskolan ikasitako abestiak, doinuak, eta horrela heltzen ziren ordu biak. Gehiago itxaron ezinda, berriz ere motxilaren heldulekuan behatz erakuslea sartu eta eskolarako bidea hartzen nuen poz-pozik.