Bilaketa: Hondarribi
Emaitzak: 52

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertsolaritzan izandako ibilbidea: Santutxuko bertsolari eskolaren hasiera

2025-09-22 Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Kaletar jaio nintzen Gernikako bonbardaketa zuzenean bertan egonda ezagutu zuen familia batean, eta kaletar bizi izan naiz beti. Umetan, Gernikan pasatu nituen neure bizitzako lehenengo zazpi urteak, bertso mundutik urrun. Bonbardaketaren osteko beldurraren giroan bizi nintzen, frankisten erabateko presentziarekin udaletxean, erdiguneko kaleen erdian jaietan alde banatako leihoetatik eskegitzen zituzten hiru banderek -Espainiarena, Falangearena eta Erreketeena- ondo gogorarazten zigutenez. Beldurraren mundua zen hura, baina, etxekoek ziotenez, ume zoriontsu eta alaia izan nintzen.

Patxi Bisquert: “Lan hau egin dut belaunaldi gazteek Otañorengana hurbiltzeko tresna bat izan dezaten”

2025-09-11 Andoni Egaña

Hika egin genion elkarri nahiz hasera haseratik Patxik bere errezeloa azaldu zidan. Ez omen du euskaraz erraztasun ikaragarririk. Horregatik, tarteka erdaraz hitzen batek ihes egingo ote zion beldur zela eman zidan aditzera. Ordubetez aritu ginen, eta bere beldurrari ez nion inongo arrazoirik aurkitu. Erraz eta ongi egiten du euskaraz Patxi Bisquertek. Garai batean sortuen edo bolada batez hemendik kanpo ibili direnen konplexua izan daiteke “euskaraz gaizki” egitearen hori. Patxiren kasuan, inongo funtsik ez du uste horrek. Atzerantz begira ekin genion elkarrizketari, Hondarribiko kafetegi batean.

Abuztuko azken astean bertso saioak nonahi

2025-08-26

Abuztuko azken astean bertso saioak nonahi - Abuztua azken txanpan sartu da, baina oraindik ere bertso saio mordoxkaz goza dezagu bai astean zehar eta baita asteburuan ere. [caption id="attachment_62531" align="aligncenter" [...]

Festak haina bertso saio

2025-08-12

Festak haina bertso saio - Garai hauetan urtxintxa batek Euskal Herria zeharkatu dezake festetan dagoen herri batetik bestera jauzika, hain gora, hain trebe, izaiteko libre. Zorionez, festak haina bertso saio [...]

Zer da bertsolaritza?

2025-07-09 Itxaso Paya

Zer da bertsolaritza? - [caption id="attachment_62112" align="aligncenter" width="1080"] Arg: UKBERRI[/caption] Bertsolaritza ahoz sortu eta kantatutako diskurtso neurtu eta errimatuen artea da. Bertsolariak, arte horretan diharduen sortzaileak, unean bertan sortutako piezak, [...]