Bilaketa: Nerea Ibarzabal
Emaitzak: 141

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Izen eta abizendun sortzaileak

2024-11-05

2022ko azaroaren 5ean, «Bertso ahizpatasuna ez da kasualitatea» irakurri genuen GAUR 8 gehigarrian. Irunen, egun berean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko saio historikoa jokatu zen: oholtzan, lehen aldiz, bost emakume eta gizon bat. Olatu baten aparraldiaren adierazle, Amagoia Mujika Telleriaren ustetan.

Irudimena

2024-10-28 Aitor Bizkarra

Irudimena -   Powered by RedCircle Gogoa, mens, psique, anima, res cogitans... modu askotan esaten zaio, baina zer da gogoa delako zer hori? Gogoa, kontzeptu filosofikoa da eta giza-ahalmen jakinen [...]

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

A ze pailazo puska!

2024-09-16 Andoni Rekondo

Imajinatu Legorretako arratsalde bat. Abenduaren 27a da, Gabon gaueko eta Eguberri eguneko afari, bazkari, parranda eta abarrak atzean utzi eta Gabon Zaharrera bidean geratzen den erdibideko egun horietako bat. Nagiak kenduta, eta asteroko dosiaren beharrez, joan zara bertso saio bat entzutera.