Bilaketa: Odei Barroso
Emaitzak: 49

Zehaztu artikuluen bilaketa:

"Zonbait behako" erakustaldia Miarritzen

2026-07-30

Zonbait behako erakustaldia Miarritzen - Mota Erakusketa Data 2026ko urriaren 14tik azaroaren 21era Ordutegia Asteartea: 10:00-13:00 / 14:00-18:00 Asteazkena: 10:00-13:00 / 14:00-18:00 Osteguna 14:00-18:00 / 14:00-20:00 Ostirala 10:00-13:00 / 14:00-18:00 [...]

Urruña, oinak emanda

2025-09-26 Sustrai Colina

Ohar parea

a) Urruña. Akitania Berrian batzuentzat, Sanjuandeluzen ondoan besteentzat, Lapurdin ororen gainetik. 10.000 biztanle inguru. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Azkaine, Irun eta Bera mugakide. Itsasoaren eta Bidasoaren artean. Baserri-tradizio handiagoa arrantzarako joera baino. Urtubiko gaztelua, Ibardin, Zokoa… Azken aspaldian, ez da turista oldeaz zein bigarren etxebizitzen negozioaz libratzen. 30 urte beteko ditu aurten Urruñako ikastolako lehen haziak. 2020tik auzapez abertzalea du herriak.

b) Ibilbide hau bertso bat bezalakoa da: edozein tokitatik has daiteke, edozein puntutan bukatu. Ganbaran sortzen denak eta ahotik irteten denak ez dute beti elkarrekin zerikusirik. Ez ditu burutik igarotako guztiak biltzen, bidean topatutakoei lekua egin nahi die. Gai berari bi bertso arras ezberdin kanta dakizkiokeen gisan, aukeratu zitezkeen bestelako xendak.