Doinu berriz hasi dugu bertso ikasturtea 29.000 ikaslek
2024-25 ikasturtean bertsolaritza 547 ikastetxetan ari gara lantzen, Bertsozale Elkarteko 57 irakaslerekin. Ikasmaterialean entzungai ditugu Iparraldeko bertsolariek jarritako sorta musikatuak!
2024-25 ikasturtean bertsolaritza 547 ikastetxetan ari gara lantzen, Bertsozale Elkarteko 57 irakaslerekin. Ikasmaterialean entzungai ditugu Iparraldeko bertsolariek jarritako sorta musikatuak!
Latindar autoreen poemak gaur egungo bertsolaritzako eta pastoraletako moldeetara egokitu, eta horri buruzko gogoeta egin du Jone Makazagak izenburutzat Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta duen gradu amaierako lanean. EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak emandako GrAL sariaren laguntza izan du horretarako.
Eneko Lazkoz nagusitu da Errexil lehiaketako lehen saioan - Amaiur Lujanbio gai-jartzaileak gidatu zuen Urruñako posta gelan jokatu zen saioa. Hasieran Pruden Sudupek, herriko etxeko hautetsiak, hitza hartu zuen duela [...]
Errexil sariketa antolatu dute Urruñan - 1984. urtean Bertsularien Lagunak elkarteak lehen Errexil sariketa antolatu zuen, Urruñan bizi eta zendu zen Juan Jose Eizmendi Goenaga (1918-1965) bertsolari errezildarra gogoan. 40. [...]
Uitziko egonaldiarekin amaitu dira aurtengo Bertso Udalekuak - Uztailaren 25etik 31ra Uitziko aterpean elkartu dira 14-15 urteko 45 gazte eta 10 begirale-sukaldari. Hamaika ekintza entolatu dituzte gazteek bertsoez eta jolasez [...]