Bilaketa: bertso eskolak
Emaitzak: 459

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Donezteben eta Udaben, bertsoaren paratzen: XIX. mendeko testigantzak

2024-09-17 Ekaitz Santazilia eta Ricardo Urritzola

Nafarroako erresumak justizia sistema beregaina izan zuen 1836. urtera arte. Erresumako auziak, beraz, Iruñean epaitzen ziren. Horri esker, Erdi Arotik aurrerako milaka auzitako dokumentazioa dugu, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gorderik: Sententziak, lekukoen deklarazioak… Nafarroaren historia txikia –egunerokoa, jende xehearena– ezagutzeko izugarrizko ondare dokumentala da hori.