Kalean da Bertsolari aldizkariaren udako alea

Kalean da Bertsolari aldizkariaren udako alea – Joan zen udaberria eta uda berria heldu, oraingoan ere kontu mordoarekin.     Zaldieroaren umorearekin egingo duzu topo lehendabizi, jarraian Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak bertsolaritzarekin daukan harremanaren berri izateko. Xakea eta bertsolaritzaren artean ez baduzu loturarik ikusten, irakurri Jon Altuna Oxanen erreportajea. Saioa Alkaiza eta Nerea Ibarzabal elkartzeko gogo

Loratu da udaberriko alea

Loratu da udaberriko alea – Izotzak izotz, loratu da udaberriko alea. Indartsu ekin diogu 2022ari, esku artean duzun ale hau lekuko.     Zaldieroak emango dizu ongietorria, eta ondoren Markos Zapiain filosofo kontenplalariak idatzitako gogoetaz hausnartzeko parada izango duzu.   Bertso beefak edo ika-mikak ditu hizpide Kepa Matxainek, historian zehar bertsolarien artean eman diren dema dialektikoak.

Saharari buruzko bertso-paper lehiaketa

Saharari buruzko bertso-paper lehiaketa – Arabako Bertsozale Elkarteak bertso-paper lehiaketa bat jarri du martxan, Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin elkarlanean.     Sentsibilizazio kanpaina bat abiatu dute bi eragileek Mendebaldeko Saharak bizi duen okupazioa eta espolioaren inguruan. Espoliazioaren arazoa gaitzat hartuta bertso paper lehiaketa jarri da martxan nahi duen orok parte har dezan. Honekin batera bertso eskola

Ezkontza frakasatuetako trapu zikinak, bertsotan

Ezkontza frakasatuetako trapu zikinak – Kepa Matxainek ARGIAn.   XIX. mendeko lehen herenetik XX. mende erdialdera arte iraun zuen bertsopaperen bizitzak. Askotarikoak ziren, baina maiz errepikatzen zen genero bat: bikotearekin ezkontza hitzartu bai, baina azken uneko arrazoi aldrebesen bat medio bertan behera geratu ostean, bertso jartzaile batengana jotzen zuen sarri ezkongaietako batek, bestearen trapu zikinak

Auspoa, 60 urteko altxor azkengabea

Auspoa – Testua: Juan Luis Zabala Argazkiak: Conny Beireuther     Joxemari Iriondo eta Pello Esnalekin solasean     Bestela ia erabat eta betiko galdurik legokeen altxor izugarri aberats eta azkengabea bilatu, aurkitu, balioetsi, gordea izateko prestatu eta nahi duenarentzat baliagarri jarri izana aitortu behar zaio Antonio Zavala zenari (Tolosa, 1928-Iruñea, 2009), Auspoa bildumaren sortzaile