Gipuzkoako eskolarteko txapelketa: izen-ematea zabalik

Gipuzkoako eskolarteko txapelketa Astelehenean hasi eta 30era arte luzatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan izena emateko epea.   Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatu du 2017ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, urtero moduan. Saio didaktikoak eta bertsopaper lehiaketa otsailaren 10ean hasiko dira, 14-18 urte bitarteko gazteentzat bat-bateko txapelketa, ordea, otsailaren 17an, bertso afari formatuan. Honakoa da bertsopaperen

Ez dut inor barrundatzen bertso zaharrak kantatzen

bertso zaharrak Ez nuke izan nahi errepikakorregia nire bertsozaletasun-historiari dagokionez, baina onartuko ahal didazue aipamentxo bat bederen egitea, lehen ere inoiz esan izan dudanaren gainean: bertso-giroan murgildua etorri nintzen mundura, hurrengo bertso honetan gogoratzen dudan moduan:   Mutil koxkor bi katornaturik bere bi belaun gainetan, bertso kantari jarduten zuen karrerako eskaileretan; hi, Sebastian, ni bezalaxe

“Basarri Saria” Ekaitz Goikoetxearentzat, bigarren urtez

Basarri Saria Iaz bezala, sariketako lehen eta bigarren postuak lortu ditu; Naizenaren izenean eta Olatu bat…bertso sortekin, hurrenez hurren.  Bertsolari beasaindarrak irabazi du XXXII. Basarri Bertsopaper Saria, transexualitatearen gaia jorratuz. ETAren su etenetik doinuarekin sorturiko zortzi bertsok osatzen dute Naizenaren izenean sorta irabazlea, eta epaimahaiari bertsotarako aukeratutako gaia “nahiko originala” izan dela iruditu zaio. Kontatzeko garaian

BERTSOLARIYA-TIK (1931-1932) BERTSOLARI-RA (1991-…)

  60 urte lehenago argitaratu zen Bertsolariyatik datorkio izena Bertsolariri. Grafian bertan nabari daitekeen ezberdintasun txiki horren atzean hainbat gorabehera garrantzitsu gordetzen dira: garai ezberdinak, testuinguru ezberdinak, bertsolaritza ulertzeko modu ezberdinak… Tartean, bertsolaritzari buruz egin izan den kazetaritzaren bilakaera itzela. Eta, finean, baita antzekotasun batzuk ere.   TESTUA: ANTXOKA AGIRRE ARGAZKIAK: ARTXIBOA   Euskal Telebistako

XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA, ONDAREAREKIN ETENGABEKO INURRI LANEAN

Xenpelar Dokumentazio Zentroa 25 urte betetzera doa datorren urtean. Bertsoa bera bezala, etengabeko mugimenduan ari dira lanean, inurri-sare zabal bati esker, bertsolaritzaren ondarea bilduz, antolatuz, dokumentatuz eta, batez ere, hedatuz. Hori baita helburua: egungo bertsolaritzaren jardunaren behatokia izatea, bizia, dinamikoa. TESTUA: ANE ARRUTI LOPETEGI ARGAZKIAK: EKAITZ FILARMENDI Ateak zabaldu eta guztiona den ondarea guztion eskura