Bertso ibilbidea: Durango

 

Txanpiñoiak

Txanpiñoiak – Testua: Maialen Akizu Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentroa     Zergatik sortzen da txanpiñoia hemen eta ez hor? Zer du lur honek desberdin, eta nola ontzen da, ia konturatu gabe, txanpiñoia? Txanpiñoiaren metafora darabil Amaia Perez Orozko[1] ekonomialari eta ekintzaile feministak egungo sistema ereduaren metafora gisa. Langile txanpiñoia agindutako ordu eta lekuan egunero prestu

Bertsolari izan nahi dut, gutxienez, beste 30 urtean!!!

Bertsolari izan nahi dut, gutxienez, beste 30 urtean!!! – Bertsoak: Iñaki Murua Doinua: Ai gure aintzinako         1 Ia ez izateko zoriz izan nintzan eskerrak Joxeanek sortzaile on gisan arnasa eman zidan ezarriz bizitzan ezbaiak, eztabaidak… etxeko har nitzan ezezkoan zirenak neure gidaritzan 5 Argazki zein marrazki kolorez darizut, iritziz betetzen nau

30 urtean zehar lan asko eginez bertso munduarentzat pilatutako altxorra

30 urtean zehar lan asko eginez bertso munduarentzat pilatutako altxorra – Testua: Antxoka Agirre Argazkiak: artxiboa   Proiektu xume bat da Bertsolari. Bulegoa baino biltegia da Andoainen daukaguna, bakoitzak bere etxetik egin izan du lan, soldatapeko jornada oso bat ez da osatzen soldataren bat jasotzen dutenen artean, bilerak kafetegi eta tabernetan egin izan ditugu beti.

«Erronka da aldizkaria leku interesgarria izatea bertsolari gazteentzat»

«Erronka da aldizkaria leku interesgarria izatea bertsolari gazteentzat» – Ane Eslavak BERRIAn. ‘Bertsolari’ aldizkariak 30 urte bete ditu aurten. Egungo arduradunak, urteotan egindako urratsak eta aldaketak aletu, eta aurrera begirako erronkak zehaztu ditu. Proiektuaren egokitzeko gaitasuna goraipatu du.     1991ko udaberrian sortu zuten Bertsolari aldizkaria, eta, garaian garaiko ezaugarrietara egokituta, «osasuntsu» heldu da 30.

Joxean Agirre: «Bertsolariak izugarri maitatuak ziren eta jendeak jakin-mina zuen»

Joxean Agirre – Amagoia Mujikak Gaur8-n.   «BERTSOLARI» ALDIZKARIA, 30 urtean bertsoari jositako 17.000 orrialde   «Bertsolari» aldizkariak 30 urte. Bertsolaritzan espezializatutako argitalpenak 120 ale osatu ditu eta 121. zenbakia martxan da. Ia 17.000 orrialde, 10.000 argazki baino gehiago, mila protagonistatik gora, 430 sinadura desberdin. Entziklopedia baten tamaina eta mamia.     1980ko Euskal Herriko