Bilaketa: eskolartekoa
Emaitzak: 134

Zehaztu artikuluen bilaketa:

[AZKEN BELTZA] Billete bat

2026-09-14 Onintza Enbeita

Billete bat - Ruper Ordorikari galdetu zioten behin, seguruenetik gehiagotan baina nik behin entzun nuen, ea zein izan den bere ustez inoiz eman duen kontzerturik onena. Lasai erantzun zuen: “Seguruenetik [...]

Oihana Arana: “Belaunaldien arteko harremanak modu horizontalean bizitzeak onurak baino ez dakartza”

2026-08-07

Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001) bertsolari eta idazleari elkarrizketa bat egiteko proposamena egin zidaten, eta, abiapuntu ofiziala bere azken poema liburua izanik ere –Zerua hemen (Susa, 2026)–, ez zuten kulturako elkarrizketa arrunt bat nahi, edo ez hori bakarrik. Eskatu zidaten, hortik harago, bi lagunen arteko hartu-emana –bi idazleren artekoa– isla nezala orobat. Eskerrak, bestela lanak izango baikenituzkeen elkar ondo ezagutzen dugula disimulatzeko.

Irati Alcantarilla: «Oholtza azpitik jakin dut irakurtzen oholtzaren gainean zer bertsolari izan nahi dudan»

2026-08-07

Irati Alcantarillak (Urruña, 2001) txikitatik jakin behar izan du aldi gogorrei aurre egiten. Etxean bizi izan zuen gatazkari loturiko errepresioa, aita eta ama espetxean izan baitzituen umea zela. Urteak aitzina joan ahala, bertsolaritzaren mundura jauzi egin zuen. Baina, azken urteetan, epilepsia izan du oztopo. Bizitzako hainbat gorabehera pasaturik, Alcantarillak nabarmendu nahi izan du etapa guztiek badituztela alde onak eta txarrak, eta asko ikasi duela denetatik.