Bilaketa: urriak 12
Emaitzak: 1015

Logela bat

2024-03-20 Haritz Mujika

1165 euro + bills ordaintzen ari gara bikotea eta biok logela baten hilabeteko alokairua Irlandan. En suite bedroom da gutxienez; komun propioa duena, alegia. Kolonbian, berriz, 600.000 COP ordaintzen nuen hilabetero logelaren alokairua; 300 euro, gutxi gorabehera. Ordura arte, ordea, ez nuen ezer ordaindu izan anaiarekin konpartitzen nuen logelagatik.

Kostatzeaz

2024-03-14 Onintza Enbeita

Kostatzeaz - [caption id="attachment_56482" align="aligncenter" width="1280"] Arg: chenspec[/caption] Mila aldiz eskatu didate bertso bat parrandan nabilela. Ez parrandan bakarrik, telefonoz ere bai. Halakoren ezkontzarako, bertsozalea naizelako, aita bertsozalea gaixorik dagoelako, [...]

Plaza bat elkarrena

2024-03-04 Oihana Iguaran

Luze sinetsi izan dugun gezur bat da, emakumeok duela hamarkada batzuk hasi ginela inprobisatzen. Ahalduntze batek ekarritako lorpen bat balitz bezala, eta ez urte luzez erauzi zaigun zerbaiten berreskurapena. Bizkaiko Foruetako debekuak eta kide askoren genealogia lanketak bistaratu dizkigu aurrez lurra landu zutenak, bidea ixteko modu eta arrazoiak, eta berriz sasiak jandako bideak zabaltzen beso-zango eta ideiak urratu dituzten aitzindarien merituak.