Euskadi Irratia: Hitzetik belarrira

Lehenik Nikolas Aldaik eta azken urteetan Xabier Sukiak, zerbitzu publiko esanahiarekin landu dute bertsolaritza Euskadi Irratian. Mota guztietako entzuleak gogoan dituztela, astez aste bertso-kultura zabaldu dute urteetan zehar, eta, aldi berean, bertsolaritzaren memoria kolektiboa delakoaren artxiboko grabaketa osatu dute. Euskadi Irratiaren Miramoneko egoitzan egin dugu zita Nikolas Aldai eta Xabier Sukia, “Hitza Jolas” saioko lehengo

Segi irakurtzen

JOXE MARI IRIONDO: “GARAI ZAILA IZAN ZEN, BAINA IZUGARRI ABERATSA”

1961ean hasi eta 1983an ETBra joan zen arte, Loiolako Herri Irratitik, Joxemari Iriondo azpeitiarrak izugarrizko lana egin zuen bertsolaritzaren alde. Bertsoak irratiz hedatu, jaialdiak eta bertsolari gazteen sariketak antolatu eta milaka bertso ordu grabatu zituen. Gazterik hasi zen Iriondo Loiolako Herri Irratian, soldaduskatik etorri eta berehala. Zerbitzu militarra egitera Sidi Ifnira (Maroko) joan zenerako, oposizioak

Segi irakurtzen

LEHEN GRABAKETA, TXIRRITAREN BERTSO BAT?

Gainerako hedabideetan ez bezala, irratigintzan, euskarak berehala hartu zuen bere tokitxoa, eta haietan bertsoak. 1936ko gerra aurretik eta ondoren, abertzaleen erbestean egindako irratsaioetan, ohikoa izan zen bertsolarien presentzia. Hedabide guztien artean, historiako etapa ezberdinetan, irratia izan da beti euskarak azkarren eta indar handienarekin irabazi duen lurraldea. Prentsa idatzian edo telebistan, izugarrizko atzerapenarekin lortu zuen euskarak

Segi irakurtzen

ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAK 30 URTE

Inor gutxik usteko zuen duela 30 urte, Araba bertsoarentzat basamortua zenean, hiru hamarkada beranduago zenbaterainoko bidea egingo zuen Arabako Bertsozale Elkarteak. Ondoko orrialdetan, historia hori errepasatuko dugu, bere protagonisten lekukotzetatik abiatuz. Ez da posible, ezin liteke! Jende honekin, hogeita hamar urte bete! Ruper Ordorikaren kanta parafraseatuz, Arabako bertso eskolen hogeita hamargarren urteurreneko galan gogoratu dute,

Segi irakurtzen

TXIMELETEN IRAULTZA
Alaia Martin

Alaia Martin

1. Tximeletak beregan 
bizi du iraultza.
 Geuk ere galtzen dugu
 hegotako hautsa,
 gara izan nahi dugun
 denaren arrautza…
 baina nahiz sentitu hain
 txiki ta ezgauza
 gugan lo egoten da
 maiz pinpilipauxa. 2. Lozorroan egonak
 gara aharrausika,
 ametsak debekatu
 zaizkigu auzika,
 nahiz amesgaiztoekin
 eduki gau-zita
 hegan atera gara,
 aurretik jausita…
 (a)inguratzen gintuen
 oskola hautsita 3. Borroka

Segi irakurtzen