











Belarriko kilkerra – Ainhoa Zabarte Narbaizak, Noticias de Navarran. Ahoz esan, belarriz jaso eta idatziz emanak dira ‘Belarriko kilkerra’ liburuan batzen diren kontakizunak. Uxue Alberdik idatzi eta Begoña Durrutyk ilustratu ditu bertan jaso dituzten istorioak Uxue Alberdi (1984, Elgoibar) bertsolari eta idazleak Belarriko kilkerra liburua argitaratu berri du, eta bertan, 31 kontalariren 60 kontakizun batzen
Basarri eta Uztapide – Testua: Pello Esnal Argazkiak: XDZ, Kutxateka Jolas-izaera galtzen ari da bat-bateko bertsoa. Neurri batean, galera horren historia da bertsolaritzaren historia. Historia hori zirriborratu nahian, bost flash eskaini nituen aldizkari honen aurreko zenbakian, XIX. mendean hasi eta 1935eko eta 1936ko txapelketen arteko bilakaera azalduz. Hurrengo zenbakian, Euskaltzaindiak antolatutako bertsolari-txapelketak aztertuko ditut,
Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertzeko beka deialdia zabaldu da – Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak jarri dute proiektua abian, tesia egiteko asmoekin dabiltzan ikasleentzat. Ikertzaile gazteentzako ekimena da, beraz, eta Mintzola proiektuaren aterkipean antolatu da. Master amaierako lanen eta ikerketa monografikoen egitasmoak onartuko dira, ondoren tesiak sustatzea xede izanda. Aurkezten direnek unibertsitateko titulua izan beharko
Martin Ziarrusta raplaria eta Aroa Arrizubieta bertsolaria bat-batekotasunaz solasean – SUTU Produkzioak, ARGIAren multimendia kanalean. Martin Ziarrusta rap abeslaria eta Aroa Arrizubieta bertsolaria parez pare jarri ditugu bat-batekotasunaren inguruan hizketan, Sutu produkzioak taldeak ARGIArekin elkarlanean ekoitzi duen ‘Haatik’ elkarrizketa sortaren baitan. Martin Ziarrusta raplaria eta Aroa Arrizubieta bertsolaria bat-batekotasunaz solasean
Hum, bomb – Itxura batean zurrunak diruditen teknikak erabiltzen dituzte ahozko arte-adierazpideek, baina harrigarria da lortu dezaketen efektu askotarikoa. Edo ez da harrigarria, justu helburu horrekin erabiltzen baitira. Tradizioaren mozorroarekin iritsi zaizkigun oinarri-oinarrizko teknika komunikatiboak (errepikapenak, ahotsaren modulazioa, doinua, intonazioa, edo errima bera) komunikazio-kanalaren beraren ezaugarri propio dira bertsolaritzan… eta baita bestelako ahozko adierazpideetan ere.